Aurkezpena

Historia

Ondoan 1982ko martxoan sortu zen Ingeniaritza Zerbitzuak garatzeko asmoz. Era honetan definitu zen hasierako helburu soziala: Industria eta Herri Administraziorako Instalazio Auxiliarrak diseinatu, eraiki eta “giltza eskutan” ematea.

Hasieran ONDOAN Uren Tratamendu eta Arazketan aritu zen. Beste arlo batzuetan adituak ziren bazkideak iritsi zirenean 1984an, Instalazio Orokorren diseinu eta burutzapen jarduera hasi zen bai Industrian eta bai Eraikuntza berezietan.

Hurrengo urtean, 1985ean, lehen urratsak eman ziren Ikerketa eta Garapen proiektuetan, Isurketa Industrialen arloan, eta jarduera hori izan zen 1991ean sortutako Ingurumen eta Prebentzio Unitatearen sorburua.

Ondoanen historian oso urte garrantzizkoa da 1993 ere, bere instalazioak Zamudioko Parke Teknologikora pasa baitzituen, eta hantxe dago gaur egun. Urte horretan bertan eratu zen Ondoan Servicios, S.A. sozietate filiala, batez ere Mantentze-lanetan aritzeko.

ONDOANek, 1998an, Aretxabaletako bulegoa inauguratu zuen.

ONDOAN Auditoría y Control, S.L sortu zen 2001ean, ikuskatze, kontrol eta auditoria arauzkoa eta araugilea egiteko Lan Arriskuen Prebentzioan eta Ingurumenean. Gainera urte horretan inauguratu zen Donostiako bulegoa.

ONDOANek, 2004an, Gasteizko bulegoa inauguratu zuen Miñaoko Parke Teknologikoan.

2007 urtean KELAN enpresa ONDOAN taldera sartu zen. Sarrera horrek indartu egiten du urte hauetan ONDOANek ezarritako bidea, sendotuz joatea Kontsultoretza Teknikoa, Ingeniaritza Azterketa eta Proiektuak eta Asistentzia Tekniko eta Mantentze-lan Zerbitzuak, zerbitzu aukera osatzeko; horri esker gure bezeroen eskaera eta beharrei hobeto erantzun ahal izan zaie.

2.007an ONDOANek 25 urte bete zituen.

Merkatuan jardun dugun 25 urte hauen emaitza erakusterakoan, hor daude 300dik gora bezerori egindako 2.500 proiektu baino gehiago; bezero horietako askok, oraindik ere, ONDOAN enpresarekin konfiantza dute beren proiektu berriak egiteko.

Historia