Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Txagorritxuko Ospitaleko eraikin berria (Vitoria-Gasteiz) hornitzeko ekoizpen termikoko zentrala

22/01/2021

Txagorritxuko Ospitaleko eraikin berria (Vitoria-Gasteiz) hornitzeko ekoizpen termikoko zentrala

Vitoria-Gasteizko Txagorritxuko Ospitaleko eraikin berria eginda dago jadanik, eta Zerbitzu Orokorrak eta Kirurgikoak emateko erabiliko da. Gaur egun dauden sorkuntza- eta transformazio-instalazioek ezin izango dute bere energia-eskaera guztia bete. Hori dela eta, besteak beste, ekoizpen termikoko eta transformazio elektrikoko sistemak hartuko dituen industria-eraikin bat eraikitzea erabaki da. ONDOAN arduratu da zentral hori martxan jartzeaz, Giroarekin aldi baterako enpresa-elkartea osatuz.

Hasiera batean, instalazio horiek Txagorritxuko eraikin berriari emango diote zerbitzua. Hala ere, plan zuzentzailea erabat inplementatu ondoren, multzo osoaren eskaerari erantzuteko gai izango dira, Ospitaleratze-eraikina barne.

Horiek eraikitzeko, gaur egun eskuragarri daudenen  artean teknologia eraginkorrena eta ingurunea errespetatzen duena aukeratu da, ezarritako ingurumen-konpromisoak betetzeko. Ildo horretan, energia berriztaezina kontsumitzen duten errendimendu handiko ekipoak aukeratu dira, eta baita energia primarioaren kontsumo berriztagarria duten sistemak ere, geotermia- eta biomasa-galdarak, besteak beste.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

09/06/2025


ONDOANek Green Azokaren, Euskadiko enplegu berderako Aclimaren topaketaren, lehen edizioan parte hartu du

05/06/2025


ONDOANek Maintenance 2025 azokan parte hartuko du, BECen ekainaren 3tik 5era bitartean egiten den mantentze industrialaren azoka liderrean

04/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu