Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Ongi etorriak ONDOANera, ongi etorriak gure webgunera.

ONDOANen beti izan dugu argi erabat beharrezkoa dela gure ingurukoekin komunikatzea, hau da, gure jardueraren parte diren pertsona, erakunde edo enpresa guztiekin harremanetarako kanalak irekita izatea. Hori da bisitatzera gonbidatu nahi zaituztegun webgune honen helburua, gardentasunaren eta informazioaren alde egiten dugun apustua, ingurunearekin dugun konpromisoa eta zerbitzurako dugun bokazioa erakustea.

35 urte baino gehiagoko historian, ONDOANen pixkanaka hazi gara, modu orekatuan, eta zerbitzu, prozesu eta sistema berriak barneratu ditugu, beti ere kalitateari, etengabeko hobekuntzari eta berrikuntzari begiratuz. Hiru hamarkada baino gehiago horietan etengabe ahalegindu gara gure sektorean, Instalazioen Ingeniaritzan, Ingurumenean eta Mantentze-lanetan, lidergo posizioak lortzen, eta lortu dugula uste dugu.

Gure iritziz, hori guztia, lehentasuna balioek duten eta beti ere bezeroari eman beharreko zerbitzuan, talde izpirituan, kalitatean, konpromisoan eta ekimenean oinarritu den enpresa ereduaren ondorioa da; eta horrekin guztiarekin batera, kode etiko zorrotza egiten ditugun lan guztietan, inplikatutako alde guztien aurrean erabateko errespetua erakutsiz. Horiek dira, azken finean, aritzen garen merkatuko erreferente bilakatu gaituzten balioak, ONDOAN oso ondo baloratutako enpresa bilakatu dutenak.

Gure webgunerako ongi etorri honetan eskerrak adierazi nahi dizkiet gure bezeroei, adiskideei eta laguntzaileei, beti eman diguten laguntzarengatik. Horrez gain, jakinarazi nahi diet ez dugula gure lanean eta esfortzuetan etsiko, aspalditik dugun harremana egunero handitu eta hobetu dadin, lankidetzarako proiektu berrien bitartez.

Gure ateak zabalik dituzue. Aurrera!

Jorge Álvarez Garcés

Zuzendari nagusia