Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

KUDEAKETA ETA NEGOZIO ZIURTAGIRIAK:

Kalitatea

ONDOAN Taldeko enpresek ongi egindako lanarekiko konpromisoa dute beren jardueren diseinuan eta gauzatzean, eta ISO 9001 Kalitatearen Kudeaketarako Sistemetan oinarritzen dira jarduera horiek; ospe handiko erakunde akreditatuek ziurtatu dituzte sistemak.

Ingurumena

ISO 14001 Ziurtagiriak Ingurumen Kudeaketa egokia bermatzen du Ingurumenaren eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Unitateari dagozkien ONDOAN S. Koop.-en jardueretan.

Segurtasuna eta Osasuna

ISO 45001 Ziurtagiriak bermatzen du Pertsonen Segurtasun eta Osasunaren Kudeaketa egokia ONDOAN S. Koop.-en jarduera guztietan.

Ingurumen Ikuskaritza

ONDOAN S. Koop.-ek badu AKREDITAZIO ERAKUNDE NAZIONALaren (ENAC) akreditazioa, UNE-EN ISO/IEC 17020 arauaren arabera, Ikuskaritza Erakunde gisa Ingurumen Arloko Ikuskapena egiteko  (200/EI357 Ziurtagiria).

Energia-kudeaketa
ISO 50001 Ziurtagiriak ONDOAN Servicios S.A.k Majadahondako Gran Plaza II Merkataritza-gunean Energia-Kudeaketa egokia egin duela bermatzen du.

Genero Berdintasunaren Kudeaketa
Ondoan Servicios, S.A.U.-ren kudeaketa-sistema Genero Berdintasuna Kudeatzeko Sistemetarako ISO 53800 arauaren araberako AENOR EP 20101:2020 Zehaztapen Pribatuaren eskakizunekin bat etortzearen aitorpena.

 

BESTE ZIURTAGIRIA BATZUK:

Euskararen aitortza-diploma

ONDOAN Koop. Elk.-ak HARROBI diploma lortu du BIKAIN ereduaren arabera egindako kanpo-ebaluazioan. Ebaluazio horren bidez, euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa egiaztatu dira.

 

ONDOAN Taldearen Kalitate, Laneko Segurtasun eta Osasun, Ingurumen eta Genero Berdintasun politikak alderdi interesdunen eskura daude. Era berean, alderdi interesdunen eskura dago ENACen egiaztapenari aplika dakizkiokeen indarreko Dokumentu Arauemaileen Zerrenda. Mesedez jar zaitez gurekin harremanetan