Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOAN Kooperatiba-Sozietatea 1982ko martxoan sortu zen, garai bateko Lankide Aurrezki Kutxaren taldearen barruan, Ingeniaritza Zerbitzuak emateko asmoz. Haren hasierako Helburu Soziala hauxe zen: Industriarako eta Administrazio Publikorako Instalazio Osagarriak “giltzak eskura” diseinatu, eraiki eta hornitzea.

Hasieran, Uren Tratamendu eta Arazketaren arloan aritu zen Ondoan. 1984an eta beste enpresa batetik etorritako profesional adituei esker, beste eremu batzuk sustatu ziren, hala nola Klimatizazioa, Energia Aurrezpena eta Suteen Kontrako Babesa, eta horiek guztiek Instalazioen Ingeniaritzarako Unitatea sortu zuten; hark honako helburu hau zuen: Industriarako eta Eraikinginza Berezietarako Instalazio Orokoren Diseinua eta Gauzatzea.

1985ean, I+G jarduera jarri zen abian Industria Isurien arloan eta, handik sortu zen gaur egungo Ingurumenaren eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren  Unitatea.

1993a ere urte garrantzitsua izan zen Ondoanen historian, Zamudioko Teknologia Parkera aldatu baitzituen bere instalazioak, eta hortxe daude gaur egun ere. Urte hartan bertan, ONDOAN Servicios sozietate filiala sortu zen, eta Mantentze-lanak eta Laguntza Teknikorako Zerbitzuak ematen ditu batez ere.

2001ean, ONDOAN Auditoria y Control sortu zen eta honako hauek zituen helburu: Laneko Segurtasun eta Osasunaren eta Ingurumenaren arloko ikuskapenak, kontrolak eta auditoriak.

Kelan enpresa Suteen Kontrako Babesean eta Ponpatze Sistemetan espezializatuta dago eta 2007an sartu zen Ondoan Taldean.

Energia zerbitzuetan espezializatuta dagoen Orgaus Systems Talde barruan sartu da 2016an.

Orain arte ikusitako ibilbide horrek Aholkularitza Teknikoa, Ingeniaritza Proiektuak eta Laguntza Teknikorako eta Mantentze-lanetarako Zerbitzuak indartzea izan du asmoa, bezeroen eskaerak eta beharrak hobeto asetzeko zerbitzu sorta zabala eskainiz.

Era berean, negozioen garapenean Taldearen eta bere enpresen printzipioak eta balioak aplikatzen direla bermatzeko, ONDOANek Kode Etiko hau onartu du.

 Deskargatu Kode Etikoa duen PDFa