Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

PERTSONAK

ONDOANen pertsonak, osatzen duen giza taldea, dira garrantzitsuena. Horregatik, profesional trebatuen, arduratsuen eta bere lanarekin konprometituen talde kualifikatua du. Eta hori guztia profesionalen giza gaitasunak eta gaitasun teknikoak modu berezian zaintzen dituen antolaketa-egiturarekin. ONDOANeko giza taldea 400 langilek osatzen dute une honetan. Bere ezaugarririk aipagarriena, unibertsitateko eta Lanbide Heziketako titulazio guztiak biltzen dituen lanbide-kualifikazioa eta osatzen duten pertsonen esperientzia eta gaztetasun konbinazio orekatua da.

ONDOAN Mondragon Korporazioaren parte da, eta, beraz, talde-lana, konpromisoa, ekimena, kalitatea eta bezeroari hurbiltasunean eta konfiantzan oinarritutako zerbitzua ematea bezalako balioak lehenesten dituen enpresa-eredua aplikatzen dugu. Hori guztia lidergo-bokazioarekin eta parte hartzen dugun proiektu guztietan kode etiko zorrotza erakutsiz.

EGIN BAT TALDEAREKIN

Aldea markatzeko eta etorkizun hobearekin konprometitutako talde batean parte hartzeko enplegu baten bila bazabiltza, ONDOAN da zure lekua. Animatu eta egin bat gure taldearekin!

LAN ESKAINTZAK