Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

09/06/2025

ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

Maintenance 2025 azoka amaituta, ONDOANek oso balantze positiboa egin du ekainaren 3tik 5era, +Industry ekitaldiaren esparruan, Bilbao Exhibition Centren (BEC) egindako mantentze industrialaren sektoreko erreferentziazko azokan izan duen parte hartzeari buruz. Aurten ere, ONDOANek babesle eta enpresa erakusle gisa parte hartu du, eta mantentze lanen arloan berrikuntzarekin eta bikaintasunarekin duen konpromisoa berretsi du.

Azokaren hiru egunetan, ONDOANen standa sektoreko profesional, bezero eta laguntzaile askorentzako topagune izan da. Horiek guztiek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte instalazio eta eraikin mota guztien zaintza eta eraginkortasun operatiboa bermatzeko mantentze lan prebentibo, zuzentzaile eta integralerako soluzioak.

Ildo horretan, Maintenance 2025ean parte hartzeak prozesuak optimizatzera, jasangarritasuna hobetzera eta industria eragiketan kostuak murriztera bideratutako azken proposamenak aurkezteko aukera eman dio ONDOANi. Horiek guztiak funtsezko alderdiak dira Smart Manufacturingaren egungo testuinguruan.

Harreman komertzialak indartzeaz eta negozio aukera berriak aztertzeaz gain, ONDOANek oso modu positiboan baloratu du sektorerako soluzio berritzaile eta jasangarrien etengabeko bilaketak markatutako edizio honetan partekatutako edukien kalitatea.

 

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu