Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Biomasa eta geotermia bidezko energia-ekoizpena Txagorritxuko Ospitalerako (Vitoria-Gasteiz)

28/01/2022

Biomasa eta geotermia bidezko energia-ekoizpena Txagorritxuko Ospitalerako (Vitoria-Gasteiz)

Ondoanek, ABEEn, duela denbora gutxi amaitu du Txagorritxuko Ospitalearen eraikin berriaren eskariari aurre egiteko eraikitako industria-eraikinean energia ekoizteko instalazioa. Eraikin hori Arabako Unibertsitate Ospitaleak Gasteizen dituen bi egoitzetako bat da. Instalazio horren ezaugarria energia modu eraginkorrean sortzeko eredua da. Eredu horretan energia-jasangarritasun eta -eraginkortasun kontzeptua sustatzen da, biomasa eta geotermia bidezko ekoizpenaren aldeko apustua eginez.

Gauzatutako jarduketen artean daude 2.500 kW-eko ekoizpen termikoko-frigorifikoko instalazioak, biomasa metatzeko siloak eta 1600 kw-ko sorkuntza-sistema, 624 kW-ko planta geotermiko bat, 2.800 kW-eko gas natural bidezko sorkuntza termikoko beste bat eta lurrun sanitarioa ekoizteko azken planta bat.

Era berean, legionellaren aurkako tratamendua duten UBS-ACS bat-batean ekoizteko sistemak instalatu dira, bai eta ekoizten duten ekipoetatik eraikinetako banaketaraino doazen ur-zirkuituak ere, galeriako ibilbideak barne.

Talde elektrogenoetarako gasolioa metatzeko eta banatzeko instalazioaz, ospitaleko Zerbitzu Zentraletakoaz zein industria-eraikinekoaz, ere ABEEa arduratu da.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Korrikan hartu du parte Parke Teknologikoko Zamudio/Derio campusetik igarotzean

30/03/2026


ONDOANek Europako LHko ikasleen bisita jaso du SECOVE proiektuaren esparruan

27/03/2026


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu