Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANek nazioartekotze prozesua jarri du martxan. Hasiera batean, Latinoamerikan izango duen gero eta presentzia aktiboagoan gauzatuko da, Mexiko bezalako herrietan, eta baita Marokon ere. Horren ondorioz, egoitza Mexiko Hirian izango duen Ondoan México Sociedad Anónima de Capital Variable izeneko sozietatea eratu du.

Mexikoko egoitza berritik, proiektu garrantzitsuekin erlazionatutako zenbait eskaintza ditu aktibo, eraikigarritasun publikoaren eta pribatuaren alorrean zein hirugarren sektorean, industrian eta petrolio-energia arloan. Sektore horietan guztietan, ingeniaritzaren, instalazioen eta ingurumenaren alorretan eta klimatizazioan eta suteen aurkako babes sistemetan duen ia 35 urteko esperientzia eskainiko du ONDOANek.

Halaber, ONDOANek bulego komertziala ere badu Casablancan, eta bertatik Marokoko eta Magrebeko beste gune batzuetako proiektuetara hurbiltzea bilatzen da.

Nazioartekotze prozesu hori gauzatzeko, ONDOANek tokiko lankideak izan ditu hedatzea bilatzen duen herrialde horietako bakoitzean. Estrategia berberarekin jarraituko du aukeratuko dituen eremu geografiko berrietara sartzen denean.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek DesKarboniza 2025 Planeko laguntzak eta deskarbonizazio proiektuak bultzatzeko CAE laguntzak eskuratzen laguntzen du

20/06/2025


ONDOANek jasangarritasunerako hezkuntzarekin duen konpromisoa indartu du Bilboko Eskola Agenda 2030aren Foroan

19/06/2025


ONDOANek Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Araudi berriari buruzko Bizkaiko jardunaldian hartu du parte

16/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu