Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zentro Oftalmiko berriaren klimatizazio- eta aireztapen-instalazioak egin ditu

02/07/2016

ONDOANek Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zentro Oftalmiko berriaren klimatizazio- eta aireztapen-instalazioak egin ditu

ONDOANek Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zentro Oftalmiko berriaren klimatizazio- eta aireztapen-instalazioak egin ditu, Santiago egoitzan. Orain arte, Gasteizen, Txagorritxu eta Santiago ospitaleen artean banatuta zegoen oftalmologia-zerbitzua, eta horrek antolamendu-arazoak sortzen zituen. Dena erreferentzia-zentro bakarrean bateratzea izan da irtenbidea.

Oftalmologiako solairu berriaren klimatizazio eta aireztapenerako erabili den irtenbidea lau hodiko sistema batean datza; baditu aire-ura hozteko gailu bat (behar den hoztea sortzeko), aire primariorako klimatizatzaile bat eta habe hotz aktiboak induktoreekin, espazioetarako unitate terminal gisa.  Berokuntzarako ur beroaz, sotoan dagoen zentral batetik hornituko dute.

Arabako Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu eta Santiago ospitaleen bat egitearen ondorioa da, baina horiek egoitza gisa mantentzen dira. Lehenbizikoa, gaixo akutuen eta kanpo-kontsulten ospitale gisa, eta bigarrena, berriz, azpiakutuen eta kronikoen ospitale gisa.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Bilbon dagoen Deustuko Udal Kiroldegiaren birgaitze energetikoa egingo du

15/07/2026


ONDOAN Taldeak Bilboko Aireportuaren energia-eraginkortasuna hobetzen lagunduko du

02/07/2026


Eibarko Industrien Ekosarea programa azken fasean sartu da ONDOANen lankidetza teknikoarekin

26/06/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu