Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

BC Materialsen egoitzaren egokitzapena EHU/UPVko Bizkaiko campusean

30/03/2022

BC Materialsen egoitzaren egokitzapena EHU/UPVko Bizkaiko campusean

ONDOANek amaitu ditu BC Materials Fundazioa ezartzeko Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) Bizkaiko campusean dagoen Martina Casiano eraikinaren hirugarren solairua egokitzeko eraberritze-lanak. Materialak, aplikazioak eta nanoegiturak ikertzeko Ikerbasquek eta EHU/UPVk abiarazitako euskal zentro horrek materialen belaunaldi berriari buruzko ezagutza sortu eta soluzio eta erabilera anitzeko gailu bihurtu nahi du.

Gauzatutako jarduketen artean, eraikinaren estalkian dagoen produkzio-gunetik abiatuta lau hodiko fancoils bidezko klimatizazio-sistema instalatu da. Suteen Aurkako Babesari dagokionez, zegoen detekzio-instalazioa handitu egin da, eta plantaren partizio eta bao berrietara egokitu da. Era berean, laborategietarako gasen, aire konprimatuaren eta sarbideen kontrolaren instalazio elektrikoak egin dira. Azkenik, horma guztiak egin dira pladurra eta manpara itsu eta beirazkoak erabiliz.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Donostia International Physics Centerren (DIPC) eraikin berriaren garapenean parte hartu du

21/07/2026


ONDOANek Bilbon dagoen Deustuko Udal Kiroldegiaren birgaitze energetikoa egingo du

15/07/2026


ONDOAN Taldeak Bilboko Aireportuaren energia-eraginkortasuna hobetzen lagunduko du

02/07/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu