Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Euskadiko azokarik handiena eta industria-sektorearen munduko erreferentea den BIEMH 2022 azokarako instalazioen muntaia

21/06/2022

Euskadiko azokarik handiena eta industria-sektorearen munduko erreferentea den BIEMH 2022 azokarako instalazioen muntaia

Bilbao Exhibition Centre-ko (BEC) mantentze-lanez arduratzen den ONDOANek Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 31. edizioaren muntaketan hartu du parte, ekainaren 13tik 17ra BECek egin den mundu mailako industria-sektorearen erreferentziazko ekitaldian.

Euskadiko azoka profesional garrantzitsuenerako instalazioak prest jartzea erronka handia izan da, eta ONDOANeko taldeak arrakastaz gainditu du. 50 teknikari baino gehiagok San Mames estadioaren inguruan 75 buelta ematearen parekoa izango litzatekeen kable-bolumena instalatu dute, baita 2.500 metro Truss egitura eta 250 babes-koadro ere.

Gainera, BIEMH 2022ko lanek ONDOANen ohiko lanen zorroari, adibidez Rigging-ari, gehitutako zerbitzu berriak gauzatzeko erronka barne hartu dute. Horrela, 1.300 ainguraketa-puntu inguru instalatu dira argiztapena eta kartelak zintzilikatzeko.

BIEMHren 31. edizioak BECeko sei pabiloiak hartu ditu, eta 28 herrialdetako 1.446 enpresa erakusle hartu ditu. Enpresa horiek 3.400 makina, produktu eta zerbitzu inguru erakutsi dituzte.

 

Industrial Maintenance Innovation Conference izenekoaren babeslea

Gainera, ONDOANek IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference-ren babesle gisa hartu du parte. Kongresu paralelo hori BIEMHren inguruan gauzatu da, eta mantentze prediktiboari buruzko azken joerako teknologietan eta manufacturing-arekin erlazionatutako beste batzuetan oinarritu da. Mantentze aurreratuaren topagune horretan, mantentze-lanen kudeaketari adimenak egiten dion ekarpena jorratu da, funtsezko elementua baita aurrea hartzeari, efizientziari eta eraginkortasunari dagokienez.

IMICeko saioek, sektoreen arteko harremanak sustatzeaz gain, hainbat gai xehetasunez ezagutarazteko balio izan dute, hala nola biki digitalak, negozio-eredu berriak, 5Gren aplikazioa mantentze-lanetan, mugikortasuna zerbitzu gisa (MaaS), giza trebetasun areagotuak, autokonponketa- eta automantentze-sistemak, edo auto-kontserbaziorako makinen sare sozialak, besteak beste.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOAN arduratuko da Kanarietako sei aireportutako girotze-sistemen ingurumen-kalitatea eta garbitasuna kontrolatzeaz

04/10/2024


ONDOANek Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren erakusketa gunerako klimatizazioa eta PCIa egin ditu

27/09/2024


LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek

23/09/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu