Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. e-DISTRICT: Industrialdeak Zero Emisioko Barruti bihurtzea

17/02/2023

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. e-DISTRICT: Industrialdeak Zero Emisioko Barruti bihurtzea

ONDOAN bigarren urtez ari da e-DISTRICT proiektuan parte hartzen. I+G+b proiektu horren helburua industrialdeak tokiko komunitate energetikoak osatzen dituzten Zero Emisioko Barrutiak bihurtzea da. Horretarako, proiektuaren ardura duen partzuergoa soluzio energetiko jasangarriak garatzeaz arduratzen da, bai eta sorkuntza berriztagarriaz —eguzkiarena eta fotovoltaikoa—, biltegiratzeaz eta kudeaketa energetikoaz ere.

Horrela, e-DISTRICTek hiri-ingurune industrialetan banatutako sorkuntza ustiatzea du helburu, fatxadetan, estalkietan eta hiri-azalera irradiatuenetan instalatutako moduluen bitartez beroa eta elektrizitatea sortzeko, sorkuntza elektrikoa eta termikoa maximizatzeko. Era berean, errendimendu handiko eraikinen klimatizazio- eta erosotasun-soluzioak garatuko ditu, biltegiratze elektrikoa eta termikoa hiri-ingurune industrialean sartuz.

Hori guztia osatzeko, sistema globala optimizatzeko eskaria, kontsumoa eta biltegiratzea kudeatzea ahalbidetuko duen iragarpen-programa batean oinarritutako energia kudeatzeko sistema garatu da hiri-mailan eta komunitate energetikoan.

Proiektua Mercedes Benz Españaren bultzada eta lidergoarekin ari da gauzatzen, eta bigarren urte honetan, ONDOAN S. Coop.-ez gain, IDOMen, SEDICALen, Telur-en eta Eibho-ren (Aluminios Eibar) partaidetza eta Tecnaliaren lankidetza du, azken hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile gisa. e-DISTRICT, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen SPRI erakundearen I+Grako laguntza-programaren bitartez finantzatzen da.

 

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek DesKarboniza 2025 Planeko laguntzak eta deskarbonizazio proiektuak bultzatzeko CAE laguntzak eskuratzen laguntzen du

20/06/2025


ONDOANek jasangarritasunerako hezkuntzarekin duen konpromisoa indartu du Bilboko Eskola Agenda 2030aren Foroan

19/06/2025


ONDOANek Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Araudi berriari buruzko Bizkaiko jardunaldian hartu du parte

16/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu