Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. ENVIROTRAFFIC: Airearen kalitatea eta ingurumen-zarata kudeatzeko sistema adimenduna

10/03/2021

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. ENVIROTRAFFIC: Airearen kalitatea eta ingurumen-zarata kudeatzeko sistema adimenduna

Proiektu honen helburua hiriek trafikoak eragindako airearen kalitatearekin eta ingurumen-zaratarekin lotutako arazoei aurre egin ahal izateko irtenbide bat garatzea da. Horretarako, eredu matematikoetan oinarritutako kudeaketa-plataforma baten garapenean lan egiten da, hiri bateko kaleetan airearen eta zarataren kalitatearen egoera zehaztu ahal izateko, denbora errealeko trafiko-baldintzetatik abiatuta, eta baita horien bilakaera aurreikusteko ere. Soluzio horri esker, alerta-sistemak ezarriko dira eta epe laburrerako ekintza zuzentzaileak eta prebentziokoak planifikatuko dira. Era berean, trafikoa planifikatzeko eta kudeatzeko neurriak hartzea erraztuko duten simulazio-tresnak izango ditu, ingurumen-kalitate atmosferikoa eta akustikoa hobetzeko. Horrez gain berotegi-efektuko gasen isurketa murriztuko da.

Proiektua ONDOANen gidaritzapean gauzatzen da, RVCTIko zentro gisa IoT eta ISEA soluzioak ematen dituen IMATEK Advanced Technologies-en parte-hartzearekin. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen SPRIk finantzatzen du. Halaber, besteak beste, Bilboko, Errenteriako, Irungo, Portugaleteko, Zamudioko eta Zumaiako udalerrien laguntza jaso du; izan ere, proiektua egiteko beharrezkoak diren trafikoari eta ingurumenari buruzko datuak lortzeko eta balioztatze-fasean soluzioa aplikatzeko erraztasunak emateko prest agertu dira.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Europako LHko ikasleen bisita jaso du SECOVE proiektuaren esparruan

27/03/2026


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu