Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. TRAZASTOCK: Azpiegitura handietako prozesuak digitalizatzeko eta gainbegiratzeko sistema integrala, fluxuak eta STOCKaren trazabilitate adimenduna kontrolatzeko

18/03/2021

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. TRAZASTOCK: Azpiegitura handietako prozesuak digitalizatzeko eta gainbegiratzeko sistema integrala, fluxuak eta STOCKaren trazabilitate adimenduna kontrolatzeko

TRAZASTOCK proiektuaren helburua, saltoki eta azpiegitura handietan fluxuak eta trazabilitatea modu adimentsuan kontrolatzeko eta prozesuak digitalizatzeko aukera emango duen sistema integral bat ezartzea da. Prozesu-kate osoa estaltzeko eta kudeatzeko, prozesuetako bakoitzaren adierazleak monitorizatzeko eta denborak, alarmak eta jarduketak (erabakiak hartzeko euskarri-mekanismoak) kudeatzeko aukera emango du. Kontrol eta trazabilitate hori aplikatzeko 3 bloke bertikaletan –ibilgailuen trazabilitatea, salgaien trazabilitatea (stocken kontrola) eta barne-kudeaketaren optimizazioa– eta zeharkako laugarren batean –salgaiak mugitzeko eta biltegiratzeko eragiketek ingurumen-baldintzetan duten eragina– gauzatuko da. Azken horretaz arduratuko da ONDOAN S.Coop. Honako erakunde hauek ere osatzen dute TRAZASTOCK partzuergoa: Eurohelp Consulting –proiektuaren liderra–, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Estibadora Algeposa, Ikusi, Irontec, Profersa, Railsider, Sidenor eta Siderex-Euskadiko Siderurgia Klusterra. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko, Ceiteko, Sidenor I+Gko, Tecnaliako eta Vicomtech-eko eragileek ere hartzen dute parte. Proiektua SPRIk finantzatzen du.

 

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Atlantic Green Hub-en, ingurumen berrikuntzarako ardatz atlantikoaren topagune berrian, hartu du parte

27/10/2025


ONDOANek Venta Altako, ura potabilizatzeko Bizkaiko instalazio nagusiko, eguzki-parkea handitzeko lanetan hartu du parte

13/10/2025


ONDOANek jasangarritasunarekin duen konpromisoa partekatu du MONDRAGON Ingurumen Foroan

29/09/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu