Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. N0WASTE: Elikagaien hondakinen murrizketa eta balorizazioa

07/03/2024

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. N0WASTE: Elikagaien hondakinen murrizketa eta balorizazioa

ONDOAN da N0Waste garatzen ari den enpresa-partzuergoko burua. Berrikuntza-proiektu horrek elikagai-produktu fresko eta galkorren hornidura-katean sortutako hondakinak murrizteko eta balorizatzeko teknologia berrien aplikazioa ikertzen du. ONDOAN zuzenean lantzen ari den helburuetako bat hondakin horien balorizazio-prozesuen ondoriozko biogasetik abiatuta balio handiko gas natural sintetikoa sortzea da.

Proiektuaren ardura duen partzuergoak nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresak barne hartzen ditu, hala nola EROSKI eta Udapa, Barrenetxe (nekazaritza) eta Harakai-Urkaiko (abeltzaintza) kooperatiben laguntzarekin; baita enpresa teknologikoak eta ekipo-ondasunak ere, hala nola Lointek, Orloga, Izertis, SEGULA Technologies, Tecnipesa eta Plastigaur. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hiru eragile ditu: Tecnalia, Ceit eta BASQUE FOOD CLUSTER.

Erakunde horien lankidetzari esker, patata bezalako produktu freskoen banaketan gertatzen diren hondakinen arrazoiak aztertu eta hondakin hori balorizatzeko soluziorik onenak definitu ahal izan dira eta katearen kate-mailen arteko trazabilitatea eta konexioa ezarri. Proiektuaren azken zatia hondakinen balorizazioaren ondoriozko biogasa metano sintetiko bihurtzen saiatzea izango da. Horretarako, biogasa metanizatzeko behar den teknologia garatzen ari da, kanal anitzeko erreaktore katalitiko baten bidez. Erreaktore horretatik, industria- eta etxe-erabilerarako energia-iturri gisa erabili ahal izango den balio handiko gas natural sintetikoa lortzen da.

N0Waste, Espezializazio Adimenduneko RIS3 Euskadi Estrategiaren eta Industria Adimendunari buruzko Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan dago. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren finantzaketa du.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek DesKarboniza 2025 Planeko laguntzak eta deskarbonizazio proiektuak bultzatzeko CAE laguntzak eskuratzen laguntzen du

20/06/2025


ONDOANek jasangarritasunerako hezkuntzarekin duen konpromisoa indartu du Bilboko Eskola Agenda 2030aren Foroan

19/06/2025


ONDOANek Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Araudi berriari buruzko Bizkaiko jardunaldian hartu du parte

16/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu