Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. TRAZASTOCK: STOCKen fluxuak eta trazabilitate adimenduna kontrolatzeko azpiegitura handietako prozesuak digitalizatzeko eta gainbegiratzeko sistema integrala

21/04/2022

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. TRAZASTOCK: STOCKen fluxuak eta trazabilitate adimenduna kontrolatzeko azpiegitura handietako prozesuak digitalizatzeko eta gainbegiratzeko sistema integrala

TRAZASTOCK proiektuaren helburua biltegi eta azpiegitura handietan fluxuak eta trazabilitatea modu adimentsuan kontrolatzeko eta prozesuak digitalizatzeko sistema integrala ezartzea da, prozesuen kate osoa estaltzeko eta kudeatzeko, horietako bakoitzaren adierazleak monitorizatzeko eta denborak, alarmak eta jarduketak (erabakiak hartzeko euskarri-mekanismoak) kudeatzeko. Kontrol eta trazabilitate hori aplikazio bertikaleko 3 bloketan egiten ari da –ibilgailuen trazabilitatea, merkantzien trazabilitatea (stocken kontrola) eta barne-kudeaketaren optimizazioa–, eta zeharkako laugarren bloke batean, merkantziak mugitzeko eta biltegiratzeko eragiketek ingurumen-baldintzetan duten inpaktuan. ONDOAN Koop. Elk. arduratzen da azken horretaz. Azken horri dagokionez, bigarren urtean zehar sentsore-sarea hedatu da zehaztutako garapen- eta balioztatze-agertokian. Era berean, aurrera egin da ingurumen-inpaktua kontrolatzeko aplikazioaren diseinuan eta garapenean. TRAZASTOCK garatzen ari den partzuergoa erakunde hauek osatzen dute: Eurohelp Consulting –proiektuaren liderra–, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Estibadora Algeposa, Irontec, Profersa, Railsider, Sidenor eta Siderex-Euskadiko Siderurgia Klusterra. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuen parte-hartzea du, Ceit, Sidenor I+G, Tecnalia eta Vicomtech, besteak beste. Proiektua SPRIk finantzatzen du.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek DesKarboniza 2025 Planeko laguntzak eta deskarbonizazio proiektuak bultzatzeko CAE laguntzak eskuratzen laguntzen du

20/06/2025


ONDOANek jasangarritasunerako hezkuntzarekin duen konpromisoa indartu du Bilboko Eskola Agenda 2030aren Foroan

19/06/2025


ONDOANek Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Araudi berriari buruzko Bizkaiko jardunaldian hartu du parte

16/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu