Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Klimatizazioa eta PCI. Gran Casino Bilbaoren zaharberritzea

23/01/2018

Klimatizazioa eta PCI. Gran Casino Bilbaoren zaharberritzea

ONDOANek amaiera eman die Bizkaiko hiriburuko Urkixo Zumardian dagoen Gran Casino Bilbao eraikinaren beheko eta lehen solairuetako Suteen aurkako Babes eta Klimatizazio sistemen berrikuntza lanei. Aurretik, 2009 eta 2010 urteen artean, ONDOANek hotel berriak eta kasinoak berak osatutako konplexuaren instalazioetan hartu zuen parte. Biak ere, Bilboko areto garrantzitsuenetakoa izan zen Coliseo Albia zine aretoa izandako eraikinean altxatu ziren.

Klimatizazioari dagokionez, ONDOANek aurrera eramandako proiektuak lehendik zeuden UTAk (Airearen Tratamendurako Unitateak) kontserbatu ditu eta, aldi berean, hodien sarea aldatu du, lokal berrien ezaugarrietara egokituz: jokorako aretoak, taberna, jatetxea… Halaber, hiru VRV sistema (Hozgarri Bolumen Aldakorra) gehitu dira.

Suteen Kontrako Babesari dagokionez, zeuden ihinztagailu eta BIE (Sute Aho Ekipatuak) sareak egokitu dira. Horrez gain, sukaldeko itzaltze sisteman ere aldaketak sartu dira.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Natxituako (Bizkaia) Haizeder ikastetxearen modernizazio integralean parte hartuko du

28/07/2026


ONDOANek Donostia International Physics Centerren (DIPC) eraikin berriaren garapenean parte hartu du

21/07/2026


ONDOANek Bilbon dagoen Deustuko Udal Kiroldegiaren birgaitze energetikoa egingo du

15/07/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu