Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Klimatizazioa eta SAB-PCI Zardoya Otisen instalazio berrian (Donostia)

13/09/2021

Klimatizazioa eta SAB-PCI Zardoya Otisen instalazio berrian (Donostia)

ONDOANek arrakastaz amaitu du Zardoya Otis multinazionalaren instalazio berrian Klimatizazio eta Suteen Aurka Babesteko sistemak instalatzeko proiektua. Igogailuen, eskailera mekanikoen eta nasa mugikorren merkatuan mundu mailako liderra den enpresak Donostian duen egoitzan egin beharreko lanen artean, bulegoen (bero-ponpa berreskupenarekin, UTAak, fancoilak) eta nabearen (7 rooftop) klimatizazioa sartu da. SAB-PCI arloko jarduketei dagokienez, BIEak eta ihinztagailuak instalatu dira, eta baita detekzio puntualeko sistemak ere, nabean zein bulegoetan. ONDOAN arduratu da, halaber, instalazioak erregulatzeaz eta kontrolatzeaz, eta baita ur bero sanitarioa ekoizteaz ere, aire-konpresoreetatik berreskuratutako aerotermiaren eta beroaren bitartez.

Zardoya Otisen lantegi berriak Donostiako lantegi historikoa ordezkatuko du, eta mundu osoan zehar banatutako igogailuetan jarriko dituen motorrak egiteko aukera emango dio konpainiari. Era berean, horrekin, beste merkatu batzuk arakatzen saiatuko da, etxe orratzena, ontziena eta familia bakarreko etxebizitzena, besteak beste. 2022an martxan jartzea aurreikusten da.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Bilbon dagoen Deustuko Udal Kiroldegiaren birgaitze energetikoa egingo du

15/07/2026


ONDOAN Taldeak Bilboko Aireportuaren energia-eraginkortasuna hobetzen lagunduko du

02/07/2026


Eibarko Industrien Ekosarea programa azken fasean sartu da ONDOANen lankidetza teknikoarekin

26/06/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu