Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Klimatizazioa eta SABa Zardoya Otisen Gipuzkoako planta berrirako

01/10/2020

Klimatizazioa eta SABa Zardoya Otisen Gipuzkoako planta berrirako

ONDOAN izan da Donostiako Eskuzaitzeta industrialdean egongo den Zardoya Otis multinazionalaren instalazio berriko klimatizazio eta suteen aurkako babeserako sistemak jartzeko proiektuaren esleipenduna. Igogailuen, eskailera mekanikoen eta nasa mugikorren merkatuan mundu mailan liderra den enpresarentzat egin beharreko lanek bulegoen (berreskuratzea duen bero-ponpa, UTAk, fancoil-ak) eta nabearen (7 rooftop) klimatizazioa hartuko dute barne. SAB jarduketei dagokienez, BIEak eta ihinztagailuak instalatuko dira, eta baita detekzio puntualeko sistemak ere, nabean zein bulegoetan. ONDOAN arduratuko da, baita ere, instalazioak erregulatzeaz eta kontrolatzeaz, eta ur bero sanitarioa ekoizteaz, aerotermiaren eta aire-konpresoreetatik berreskuratutako beroaren bitartez.

Zardoya Otisen planta berria munduko aurreratuenetakoa izango da teknologiaren ikuspegitik. Instalazio moderno horiei esker, konpainiak gaur egun fabrikatzen duen makina kopurua handitu ahal izango du, eta beste merkatu batzuk esploratu, etxe orratzena, ontzigintzarena edo familia bakarreko etxebizitzena, adibidez.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026


Amaitu da ADAGIO proiektua, erabilera profesionalerako testuak sortzeko AA

23/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu