Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek

23/09/2024

LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek

Juan Ignacio Arana ONDOAN Taldeko Berrikuntza eta Sistemen zuzendariak, Microsoft teknologiadun Adimen Artifizialari buruzko Iparraldeko ekitaldirik garrantzitsuena den IA Summit Microsoft Azure ekitaldian hartu zuen parte irailaren 18an. Bilboko Yimby Gunean egin zen jardunaldia LKS NEXTek antolatu zuen, eta hamar bat hizlarik hartu zuten parte. Aldi berean, enpresetan AAren aplikazioaren kasu praktikoen berri eman zen. Topaketan 150 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.

Juan Ignacio Arana ONDOANeko Berrikuntza eta Sistemen zuzendariak kasu arrakastatsuei eskainitako tartean hartu zuen parte, LEGOAN IAren bitartez AA Generatiboaren aplikazioan zentratutako hitzaldiarekin. ONDOANek LKS NEXTekin lankidetzan abian jarritako asmo handiko proiektua da, eta bere helburua erakundeetan legezko eta arauzko eskakizunen kudeaketa eraldatzea da, prozesuak optimizatuz eta zerbitzuaren kalitatea hobetuz.

LEGOAN IA

LEGOAN IA ONDOANek garatutako LEGOAN web aplikazioaren hedapen bat da. Aplikazio horren bidez, erakundeek errazago identifikatu, erregistratu eta eguneratu ahal izango dituzte euren legezko baldintzak hainbat arlotan, hala nola ingurumenean, energian, industria-segurtasunean eta laneko segurtasunean eta osasunean. Ekimen berriak adimen artifizial sortzailea gehitzen du balio gutxiko eskuzko prozesuak automatizatzeko. Prozesu horiek ONDOANeko aholkulariek gainbegiratzen dituzte, emaitzen zehaztasuna eta kalitatea bermatzeko.

Proiektua ONDOANen Ingurumen eta Laneko Segurtasun eta Osasun Negozio Unitatean inplementatuko da, eta aplikatu beharreko legeria betetzeko eta eguneratzeko prozesuetan izango du eragina, batez ere, balio erantsi handiagoko bezeroei aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak eskaini ahal izateko baliabideak askatuz.

LEGOAN IArekin, ONDOANek berrikuntzaren aldeko apustua indartzen du Lege Eskakizunen kudeaketan, erakundeei kalitate handiagoko zerbitzua ematea erraztuko duen tresna aurreratua eskainiz, barne eraginkortasuna hobetuz eta balio handiagoko jarduerak garatzeko gaitasuna handituz.

 

HITZALDIAK ETA HIZLARIAK

LKS NEXTek Microsoftekin eta NVIDIArekin elkarlanean antolatutako jardunaldian, Laura Marrón BAIC-Basque Artificial Intelligence Centerreko zuzendari nagusiak, Microsofteko David Hurtadok eta Natalia Maesok, LKS Nexteko Iván Álvarezek, Arkaitz Carbajok eta Lucía Arriolak; eta Juan Ignacio Aranak (ONDOAN) hartu zuten parte, NVDIAko eta Arrow Intelligent Solutions-eko arduradunekin batera.

Landutako gaien artean hauek nabarmendu ziren: “AAren indarra enpresetan”, “AAk eraldaketa digitalean lagun diezazukeen modua”, “Berrikuntzak, Copilot 365en roadmap-a, eta funtzionaltasun berrien erabilera kasuak”, “Microsoft kasu arrakastatsuak sektore publiko/pribatuan”, “LKS Next kasu arrakastatsuak”, “Cloud pribatua eta AAren aroa” eta “AA araudia eta haren aplikazioa”. Horrela, ekitaldira bertaratu zirenek, bakoitzaren erakundearen digitalizazio-prozesuetan aplikatzeko ikuspegi berriak lortu ahal izan zituzten.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOAN arduratuko da Kanarietako sei aireportutako girotze-sistemen ingurumen-kalitatea eta garbitasuna kontrolatzeaz

04/10/2024


ONDOANek Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren erakusketa gunerako klimatizazioa eta PCIa egin ditu

27/09/2024


LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek

23/09/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu