Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOAN-ek claim bat gehitu dio bere markari

16/07/2019

ONDOAN-ek claim bat gehitu dio bere markari

“Close Solutions”, gertuko, konfiantzazko, soluzioak

 

Hainbat hilabetez luzatu den gogoeta lan sakonaren ondoren, ONDOANek bere egungo irudi korporatiboaren eta bisualaren garapena osatu du, bere markan claim edo eslogan bat sartuz, ideiak, kontzeptuak, filosofiak, bikaintasuna eta onurak marka baten inguruan egituratzeko eta, aldi berean, bere publikoen artean pertenentzia sentimendua sortzeko aukera ematen duen komunikazio tresna,  hain zuzen ere. Claim bat, bezeroak jasotzen duen onura nagusiari buruzko informazioa ematen duen edo hori azpimarratzen duen eta, aldi berean, beste batzuen aurrean balio bereizlea azpimarratzen duen adierazpen sinplea, zehatza eta zuzena da.

Claim berriaren eraikuntza eta diseinua, ONDOANen oinarrizko helburuetako bat bezeroen fidelizazioa izatean oinarritu da, beraiekin konplizitate inguruneak eta elkarrekiko konfiantza sozietateak eraikitzeko. Hortik sortu da “Close Solutions” goiburua-eslogana, gertuko soluzioak, konfiantzazko soluzioak. Claim-a ingelesez idatzi da, globalizazioaren hizkuntzan, enpresaren etorkizuna landu beharko den eremuen eta merkatuen hizkuntza.

ONDOAN izena 1982an aukeratu zuten enpresaren sortzaileek, gertutasun, hurbiltasun eta bezeroaren egote ideia erakusteko xedez. Izen horrek, gertutasun fisikoaz gain, laguntasun eta hurbiltasun emozionala ere adierazten du.

Geroago, 2007an, ONDOANek bere 25. urteurrena baliatu zuen markaren irudi bisual berria sortzeko, une honetan operatibo dagoena, hain zuzen ere. Eraldaketa horren ondoren, logotipoa irakurtzelp errazagoa eta homogeneoagoa bilakatu zen, argiagoa eta ikusgaiagoa, eta, aldi berean, sinbolo berria sortu zen, kromatikoagoa, energiaren eta ingurumenaren arloak irudikatuz. ONDOANek horietan oinarritzen ditu bere jarduera eta zerbitzu sailak. Une hartatik aurrera, taldeko enpresen aplikazio grafikoen (liburuxkak, iragarkiak, webgunea…) diseinuetan erabiltzen da.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek energia-eraginkortasuna ETEentzako lehiarako abantaila gisa landu du BBVAren eta DEIAren topaketan

10/06/2025


ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

09/06/2025


ONDOANek Green Azokaren, Euskadiko enplegu berderako Aclimaren topaketaren, lehen edizioan parte hartu du

05/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu