Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek bere Marka Enplegatzaile berria aurkeztu du eta talentua erakartzeko webgunea jarri du martxan

22/07/2025

ONDOANek bere Marka Enplegatzaile berria aurkeztu du eta talentua erakartzeko webgunea jarri du martxan

“EGIN BAT TALDEAREKIN” gonbidapenarekin, ONDOANek bere marka enplegatzailea osatzen duten elementu nagusiak eta Taldeko enpresetan dauden enplegu aukerak jasotzen dituen espazio berria garatu du bere webgunean. Gune berri hori ONDOANek Employer Branding estrategia sortzeko bultzatutako prozesuaren barruan dago. Horren bidez, helburu argiarekin bat egiteko aukera eskaini nahi zaio talentuari: mundu jasangarriagoa, eraginkorragoa eta arduratsuagoa lortzen laguntzea, benetan axola duten eta inpaktu positiboa sortzen duten proiektuen bidez, jarduera profesionalari esanahia emanez eta pertsonak euren lanaz harro sentiaraziz.

Espazioa ONDOANen lan egiten duten pertsonen eguneroko uneak jasotzen dituen aurkezpen bideoarekin irekitzen da. Hortik aurrera, ONDOAN lan egiteko leku ona izatearen arrazoi nagusiak azaltzen dira, plantillaren aniztasuna islatzen duten Taldeko profesionalen benetako testigantzek babestuta.

Atal horretan argitaratzen dira, halaber, ONDOAN Taldearen lan eskaintza guztiak, InfoJobsen, LinkedInen, Mondragon Peopleren enplegu kanalean eta beste atari espezializatu batzuetan bezala. Gainera, ONDOANeko kide izateko interesa duen edonork webgunearen bidez bidal dezake curriculuma, eskaintza espezifiko bati erantzun beharrik gabe.

“Utzi zure aztarna” da ONDOANek bere marka enplegatzailea talentua erakartzeko prozesuan identifikatutako publiko interesdunaren artean ezagutarazteko sortutako eslogana. Proposamena, erakundeko profil ohikoenak ordezkatuz negozio arlo desberdinetako profesionalen parte hartzearekin egin den barne hausnarketa baten arabera, Taldea osatzen duten pertsonek gehien aintzatesten dituzten lau balioetan oinarritzen da. Balio horiek erakusten dute zergatik izan daitekeen diferentziala ONDOANen lan egitea.

“EGIN BAT TALDEAREKIN” espaziorako sarbidea

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek osasun arloko erronka energetikoei buruzko ikuspegia partekatu du SEDISAren eta AEIHren jardunaldi batean

03/12/2025


ONDOANek arrakasta handiz aurkeztu ditu URVEN Solutionsen markesina fotovoltaikoak GENERA 2025ean

26/11/2025


ONDOANek energia-eraginkortasuna bultzatzen du ETEen lehiakortasuna hobetzeko, BBVAren eta Crónica Vascaren topaketan

30/10/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu