ONDOANek, Eibarko enpresen jasangarritasuna eta lehiakortasuna bultzatzera zuzendutako ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programaren kudeaketari ekin dio
16/01/2026
ONDOANek ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programaren bigarren edizioa kudeatzeko lanak hasi ditu. Programa Eibarko Udalak jarri du abian, Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren bidez. Horren bitartez, Gipuzkoako udalerriko industria-enpresen lehiakortasuna indartu nahi da, neurri jasangarriak ezartzeko aholkularitzaren bidez. Testuinguru horretan, ONDOANek doan emango dizkie ingurumen eta energia aholkularitzako zerbitzuak programan parte hartzen duten enpresei.
“Eibarko Industrien Ekosarea” ekimenaren bigarren edizioaren aurkezpena Jon Iraola herriko alkatearen eskutik etorri da, Vanesa Hortas lehen alkateorde eta Arloko arduradunarekin eta Aitziber Garamendi ONDOANeko Ingurumen Proiektuen Koordinatzailearekin batera.

‘Eibarko Industrien Ekosareak’ ekoizpen-eredu eraginkorrago, jasangarriago eta egungo eta etorkizuneko ingurumen-eskakizunekin lerrokatuago baterako trantsizioan lagundu nahi du. Egoitza soziala Eibarren duten eta jasangarritasunarekin konprometituta dauden industria-enpresei zuzenduta dago, eta udalerriko industria-sarearen lehiakortasuna handitzea du helburu, enpresen energiaren eta ingurumenaren arloko jarduna hobetuz.
Helburu horiek lortzeko, programak lau zerbitzu eskaintzen ditu doan, gaur egun industria-enpresek energiaren eta ingurumenaren arloan dituzten erronka nagusiei erantzuteko. Horretarako, diziplina anitzeko talde tekniko aditu bat jartzen du haien eskura, hobekuntza-prozesuaren fase guztiak modu pertsonalizatuan lagunduz eta bakoitzaren abiapuntura eta egungo beharretara egokituz.
Horrekin batera, industria-sarea prestatzeko eta sentsibilizatzeko guneak gaituko dira, esperientzia-trukea eta ikaskuntza partekatua sustatzeko eta errazteko.
Jarduketa-eremuak
Edizio honetan parte hartzen duten enpresek eremu giltzarriekin lotutako lau zerbitzu eskatu ahalko dituzte.
Programak aztertzen duen lehen arloa legediarekin lotuta dago. Ingurumen Diagnostikoa egitea erabakitzen duten enpresek aplikatu beharreko legeria zenbateraino betetzen duten ebaluatu ahal izango dute, eta laguntza jasoko dute egokitzapen-plana definitzeko eta ezartzeko.
Bigarren arloa Karbono Aztarnaren Murrizketarekin dago lotuta. Laguntza eskainiko da CO₂ emisioak kalkulatzeko, MITECOn erregistratzeko eta Deskarbonizazio Plana eguneratu/egin eta gauzatzeko.
Hirugarren arloa Energia Eraginkortasunarena da. Energia-kontsumoak aztertu, aurrezteko aukerak identifikatu eta energia berriztagarriak integratzearen bideragarritasuna ebaluatuko da, energia-faktura murrizte aldera.
Eta, azkenik, laugarren zerbitzuak Inbertsio Berdearen arloko aukerak bilatuko ditu. Horrela, enpresek dirulaguntzak, kenkari fiskalak eta Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriak (EAE) eskuratu ahal izango dituzte. ONDOAN enpresak laguntza emango du dokumentazio teknikoa eta administratiboa idazteko, betetzeko eta izapidetzeko, bai eta finantzatu beharreko inbertsioa exekutatzen den bitartean laguntza teknikoa emateko eta jarraipena egiteko ere.
Informazioa eta izen-ematea
Programaren bigarren edizioan parte hartzeko interesa duten enpresek urtarrilaren 23an egingo den on-line saioan hartu dezakete parte. Eskainitako zerbitzuak eskatzeko epea otsailaren 6 arte egongo da zabalik. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu www.eibarkoindustrienekosarea.eus programaren orria edo jarri harremanetan ONDOAN enpresarekin (943 771 587; ekosarea@ondoan.com).
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK
16/01/2026
03/12/2025
ONDOANek arrakasta handiz aurkeztu ditu URVEN Solutionsen markesina fotovoltaikoak GENERA 2025ean
26/11/2025
Kategoriak
Artxiboa
- 2026(e)ko urtarrila
- 2025(e)ko abendua
- 2025(e)ko azaroa
- 2025(e)ko urria
- 2025(e)ko iraila
- 2025(e)ko uztaila
- 2025(e)ko ekaina
- 2025(e)ko apirila
- 2025(e)ko martxoa
- 2025(e)ko otsaila
- 2025(e)ko urtarrila
- 2024(e)ko abendua
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
Tweet
ONDOAN BERRIAK
16/01/2026
03/12/2025
ONDOANek arrakasta handiz aurkeztu ditu URVEN Solutionsen markesina fotovoltaikoak GENERA 2025ean
26/11/2025



