ONDOANek, Europako 20 erakunde baino gehiagorekin batera, energia jasangarriko Lanbide Heziketarako SECOVE proiektuan parte hartzen du
27/02/2023
ONDOAN, SECOVE (Sustainable Energy Centres of Vocational Excellence) proiektuan elkartu diren Europako 20 enpresa- eta prestakuntza-erakundeetako bat da. Ekimen horren helburua Lanbide Heziketako bikaintasun-zentroen (CoVEs) eta energia jasangarrien sektoreari lotutako enpresen artean, besteak beste, lankidetza-sarea ezartzea da, LHrako berariazko prestakuntza eta hezkuntza-materiala sortzeko, energia berriztagarrien arloan lan-merkatuak dituen beharrei erantzuteko.
Proiektuaren barruan, parte hartzen duten bost herrialdeetako Lanbide Heziketako bikaintasun-zentroak (CoVEs) SECOVE plataformaren bidez ari dira elkarlanean. Plataforma horren bidez, herrialde guztietan ikuspegi komuna bermatuko duen tokiko eta nazioz gaindiko elkarrizketa ezartzen da.
Plataforma hori eratzeaz gain, proiektuak hezkuntza-materiala sortzea aurreikusten du, LHk energia jasangarriaren profesionalen profilari dagokionez lan-merkatuaren beharrei erantzuteko; industriaren ordezkarien eta LHko erakundeen arteko sinergiak sustatzeko; LHk emakumeekiko izan beharreko ikuspegi inklusiboa eta erakargarria bultzatzeko, eta hezkuntzan eta lanbide-heziketan kalitate- eta berrikuntza-kultura txertatzeko.
Atenasko West Atticako Unibertsitatea (UNIWA) buru den proiektua da, Europar Batasunaren Erasmus+ programak finantzatua eta Europako Itun Berdean (‘Green Deal’) lerrokatua. Ekimen sorta horren helburua EB trantsizio ekologikorako bidean jartzea da, 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko helburuarekin.
ONDOAN, GAIA Klusterra – Euskadiko Ezagutza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartea eta Txorrierri Politeknika dira ekimenean parte hartzen duten euskal erakundeak. Inplikatutako gainerako erakundeak Grezia, Italia, Eslovakia eta Portugalekoak dira:
- Grezia: West Atticako Unibertsitatea (UNIWA), Hek Delta, Diek Aigaleo, Chamber of Small and Medium Sized Industries of Piraeus, IDEC, Centre for Renewable Energy Sources and Saving Foundation(CReS).
- Italia: CIOFS-FP, Universita Degli Studi di Roma La Sapienza, Rielco Impianti, Regione Autonoma Della Sardegna(RAS).
- Eslovakia: Technicka Univerzita V Kosiciach, Izola, Stredna priemyselna skola stavebna a geodeticka, Slovenska Komora Stavebnych Inzinierov, Astra.
- Portugal: Omegaflow, Instituto Politecnico Do Porto, Innova +.
Programaren barruan, jarduera hauek gauzatzea aurreikusten da:
- Tokiko eta nazioz gaindiko 28 tailer.
- Networking-ekitaldiak, 600 profesional ingururen parte hartzearekin.
- Nazioarteko mugikortasun-programak LHko 45 ikaslerentzako.
- Bigarren hezkuntzako neskentzako LHko 9 prestakuntzaren antolaketa (180 partaide).
- Gaitasunak garatzeko 4 ekitaldi (erakunde bazkideetako 89 pertsonaren gaikuntza).
- Nazioz Gaindiko 3 Konferentziaren antolakuntza (210 partaiderentzat, guztira).
Lan jardunaldia Bilbon
Joan den otsailaren 7an, Iberdrolako Global Smart Grids Innovation Hub-ek (Bilbo) Workshop bat hartu zuen. Bertan, lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetza-aukerak landu ziren.
SECOVE proiektua eta Iberdrolako Global Smart Grids Innovation Hub zentroa aurkezteaz gain, enpresek energia jasangarrietan kualifikatutako langileen arloan dituzten beharrak lantzeko eta LHko ikastetxeek horiei zelan erantzun diezaieketen aztertzeko bi tailer egin ziren. Era berean, LHn bikaintasunean zelan lagundu aztertu zen, energia jasangarriarekin lotuz.
Erasmus+ Europan hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola bultzatzeko EBren programa da. 2021-2027 aldirako, programak gizarteratzea, trantsizio ekologiko eta digitalak, eta gazteek bizitza demokratikoan parte har dezatela sustatzea azpimarratzen ditu bereziki.
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK
HEERRIA: Hidrogeno zentraletarako kontrol sistema integratua
17/01/2025
ADAGIO Proiektua, Adimen Artifiziala testu moldagarriak sortzeko zerbitzura
10/01/2025
Sistema fotovoltaiko baten hornidura eta instalazioa Bilboko Euskalduna Jauregiko estalkian
13/12/2024
Kategoriak
Artxiboa
- 2025(e)ko urtarrila
- 2024(e)ko abendua
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
TweetONDOAN BERRIAK
HEERRIA: Hidrogeno zentraletarako kontrol sistema integratua
17/01/2025
ADAGIO Proiektua, Adimen Artifiziala testu moldagarriak sortzeko zerbitzura
10/01/2025
Sistema fotovoltaiko baten hornidura eta instalazioa Bilboko Euskalduna Jauregiko estalkian
13/12/2024