Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek klimatizazio eta PCI instalazioak osatu ditu EiTBren Bilboko plato berrian

18/11/2024

ONDOANek klimatizazio eta PCI instalazioak osatu ditu EiTBren Bilboko plato berrian

ONDOANek, Ormak Construcción enpresaren enkarguz, klimatizazio eta suteen aurkako babeserako instalazioak egikaritu ditu EiTBren Bilboko instalazioetako 5. platoa egokitzeko obretarako, Idomek egindako proiektuaren arabera.

Proiektuaren helburua 30 x 30 metroko plato berri bat egokitzea izan da. Plato hori erabilera bereiziko eremuetan banatu daiteke, hainbat konfiguraziotara egokitu daiteke eta sarbide zuzena du kanpotik. Bami eraikinaren beheko solairuaren zati bat hartzen du. Bertan zegoen Bilboko Erakustazoka zaharra, eta haren goiko solairuetan du egoitza nagusia euskal irrati-telebistak.

ONDOANek 2 klimatizagailu instalatu ditu 5. platorako, 22.581 m3/h-ko aire-emariarekin (EiTBko handiena). Emari handiko 40 difusore eta erregulazio-uhateen bidez jarduten dute, bai eta 215.750 m3/h-ko hirugarren klimatizagailu baten bidez ere, sareta bitartez, lehen mailako airea berritzeko. Halaber, areto teknikoetarako hotzerako 2 fan coil instalatu dira, eta komunetarako erauzketa bat.

PCIri dagokionez, sute-begizta berri bat egin da, platorako detektagailu optikoekin eta 1. ebakuazio-korridorean kable termikoarekin, baita 4 BIE berri, su-itzalgailuak eta seinaleak ere.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

09/06/2025


ONDOANek Green Azokaren, Euskadiko enplegu berderako Aclimaren topaketaren, lehen edizioan parte hartu du

05/06/2025


ONDOANek Maintenance 2025 azokan parte hartuko du, BECen ekainaren 3tik 5era bitartean egiten den mantentze industrialaren azoka liderrean

04/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu