Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANeko Kontseilu Errektoreko Presidenteak aintzatespena jaso du, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta

11/03/2025

ONDOANeko Kontseilu Errektoreko Presidenteak aintzatespena jaso du, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta

Arantza Cebas de Blas Ondoan Koop. Elk.eko Kontseilu Errektoreko Presidentea da Kooperatiben Kontseiluak (Euskadiko Kooperatiben Kontseilua) eta Konfekoopek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa) Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta erantzukizun postuetan egindako ibilbideagatik aintzatetsi dituzten kooperatibetako emakume presidente edo zuzendarietako bat. 58 euskal kooperatibatako 76 emakumeri egin zaie omenaldia, horietatik 34k (guztien % 45) MONDRAGON ordezkatzen dute.

Aintzatespen hori joan den ostiralean, martxoak 7, egin zen Gasteizko Villa Suso jauregian, 2025ean Kooperatiben Nazioarteko Urtea ospatzearekin bat etorriz. Bai Kooperatiben Kontseiluak, bai Konfekoopek, euren lidergotik gizarte justuagoa, solidarioagoa eta bidezkoagoa eraikitzen laguntzen duten emakume zuzendariak ikusarazi nahi izan dituzte.

Ekitaldian adierazi da MONDRAGONek 70.000 pertsona dituela une honetan, eta horietatik % 55 emakumeak direla. Betidanik gizonak oso nagusi izan diren industriako dibisioetan ere % 31 emakumeak dira, eta Zuzendaritza Kontseiluen eta Kontseilu Errektoreen % 36 emakumeek osatzen dituzte. Kooperatibismoaren indar eraldatzailea ere azpimarratu da, ekitate handiagorantz aurrera egitea ahalbidetu duen enpresa eredu bidezkoagoa eta jasangarriagoa.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

09/06/2025


ONDOANek Green Azokaren, Euskadiko enplegu berderako Aclimaren topaketaren, lehen edizioan parte hartu du

05/06/2025


ONDOANek Maintenance 2025 azokan parte hartuko du, BECen ekainaren 3tik 5era bitartean egiten den mantentze industrialaren azoka liderrean

04/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu