Parte-hartzea sute kasuetan eskailera babestuei buruzko mahai-inguruan
28/02/2025
Francisco Javier Martín ONDOANeko SAB arduradunak, haizagailu eta erauzgailu industrialak fabrikatzen dituen SODECA enpresak Bilboko Itsas Museoan antolatutako jardunaldiaren mahai-inguruan hartu zuen parte joan den otsailaren 20an. Bertan, sektoreko espezialistek sutea gertatuz gero eskailera babestuen ezarpenaren, erabileraren eta segurtasunaren funtsezko erronkei heldu zieten. Ekitaldian suteen aurkako babeseko adituak eta suhiltzaileak elkartu ziren, eta egungo sistemak hobetzeko beharra nabarmendu zuten, baita eraikinen segurtasunean aireztapen eta ke ebakuazio soluzioak sartzeko beharra ere.
Mahai-ingurua Javier Larrea OPRAko (Arriskuen eta Istripuen Prebentziorako Behatokia) presidenteak moderatu zuen, eta bertan parte hartu zuten, Francisco Javier Martínekin batera, Javier Elorza Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen ikuskatzaileorde ohi eta AGECOBeko presidenteak; Santos Bendicho CTN 23/SC5 GT8 koordinatzaile, Tecnifuegoko Keak Kontrolatzeko Batzorde Sektorialeko koordinatzaile eta SODECAko Keak Kontrolatzeko Proiektuen zuzendariak; eta Ignacio García Urquizo Bilboko Suhiltzaileen Operazioburuak.
ONDOANeko SAB arduradunak bere hitzaldian azpimarratu zuenez, garrantzitsua da “aldian behin mantentze lan egokiak egitea, eraikinaren bizitza osoan sistemek euren prestazioekin jarrai dezaten”. Era berean, gaineratu zuenez, “eraikinen segurtasunerako ikuspegi bateratuaren falta arazo errepikaria da, sistemak ez baitira beti behar bezala koordinatzen”. Bere ustez, “instalazioan parte hartzen duten profesional guztiek modu bateratuan jardun beharko lukete, denak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko”.
Mahai-inguruan parte hartu zutenek azpimarratu zuten garrantzitsua dela kearen aurkako hainbat babes sistema integratzea eta horien funtzionamendu koordinatua bermatzea. Gainera, adituak bat etorri ziren esatean okupatzaileak larrialdi egoeretan ebakuazio eraginkorra izateko prestatzea eta eraikinetan instalatutako sistemei buruzko informazioa eskuratzea funtsezko alderdiak direla.
Mahai-inguruaren aurretik, Pedro Izaga Bizkaiko Foru Aldundiko Larrialdietako eta Babes Zibileko zuzendariak hitz egin zuen, eta suteen aurkako babes-baldintzak eraikinen errealitate berrira egokitzeko beharrezkoak diren arauzko aldaketak egiteko beharra azpimarratu zuen eta araudian deskribatutako kearen aurkako babes-sistema guztiak eraikin guztietan aplikatu ote daitezkeen galdetu zuen. Bestalde, Patxi Berreteaga Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileen Zerbitzuko Prebentzio eta Babes Zibileko Ataleko buruak, suteen aurkako babesaren aireztapenean zentratutako ponentzien txanda hasi zuen; aurkezpen-blokearen itxiera, berriz, Oriol Raduà SODECAko Suteen aurkako Babeseko eta Keen Kontroleko ingeniariak egin zuen. Kearen aurkako presurizazio bidezko babes-sistemen funtzionamendua eta onurak aipatu zituen.
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK

LOWLOOP: Soluzio digitalak industriaren deskarbonizaziorantz aurrera egiteko
14/03/2025

11/03/2025

Barneko Ingurumen Kalitateko Zerbitzuak AENAko 26 aireportutarako
10/03/2025
Kategoriak
Artxiboa
- 2025(e)ko martxoa
- 2025(e)ko otsaila
- 2025(e)ko urtarrila
- 2024(e)ko abendua
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
Tweet
ONDOAN BERRIAK

LOWLOOP: Soluzio digitalak industriaren deskarbonizaziorantz aurrera egiteko
14/03/2025

11/03/2025

Barneko Ingurumen Kalitateko Zerbitzuak AENAko 26 aireportutarako
10/03/2025