Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Partekatutako beste 40 urteko arrakastengatik

10/01/2022

Partekatutako beste 40 urteko arrakastengatik

Erronka eta apustu estrategiko berri eta garrantzitsuak espero ditugun urte berrirako jauzia egiteko prest, bidean geldialdi bat egin eta atzera begiratu behar dugu, 2022an Ondoanek bere 40. urteurrena ospatzen duela gogorarazteko. Izan ere, 1982ko martxoan, gure sortzaileak, Javier Iruretagoyena Capelasteguik, “Iruk”, pertsona talde txiki baten buru, etorkizunean Ondoan bihurtuko zen proiektua bultzatu zuen.

Ondoan “sustapenen sustapen” gisa sortu zen, behar bezala gauzatzen zen edozein jarduerak konpainia berri bat eratzea ekar zezakeela barneratuz. Eta sortzaileek proiektuak kooperatiba forma har zezala erabaki zuten. Denborarekin gure Taldearen matrize bihurtuko zen eta bere filosofia eta nortasuna gure erakunde osoari ematen dio.

40 urte hauetan zehar, Ondoanen gure jarduerak zabaltzen joan gara, gaur egungo antolaketara heldu arte. Milurteko berria iritsi zenean, gure enpresak hazkunde-prozesu garrantzitsuari ekin zion, eta horrek bere zerbitzu-zorroa zabaltzera, sozietate berriak sortzera eta konpainia filialak erostera eraman zuen, Kelan, besteak beste.

Gaur egun, Ondoan Taldea zortzi sozietatek osatzen dute: Ondoan, Koop. Elk. (enpresa matrizea), Ondoan Servicios, S.A., Ondoan AyC, S.L., Kelan, S.L., Orgaus Systems, S.L., Ondoan Maroc, Ondoan Egypt eta Ondoan México. Gainera, bulegoak ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan, Madrilgo Erkidegoan, Balear Uharteetan, Kantabrian, Kanariar Uharteetan, Egipton, Marokon eta Mexikon, gure konpainiak 2015ean abiarazitako lurralde- eta nazioartekotze-prozesuaren ondorioz.

Baina Ondoanen zerbaitez harro sentitzen bagara, 40 urte hauetan zehar gure partaidetza izan duten milaka proiektuez da, eta, batez ere, lau hamarkada hauetan etengabe merkatuan izan dugun presentzian sortu dugun giza taldeaz. Une honetan 400 pertsona baino gehiago gara Ondoan Taldea osatzen dugunok, diziplina anitzeko lehen mailako taldea.

Mondragon Korporazioaren Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioan integratuta gaude. Korporazioaren kulturan inspiratutako gure enpresa-ikuspegiak, enpresa taldearen, eta ez norbanakoaren, arrakasta lehenesten duen sistema gisa kudeatzera eraman gaitu.

Izan ere, lau hamarkada hauetan etengabeko lana, gure inguruarekiko konpromisoa eta gure bezeroen beharrei etengabe erantzutea izan dira gure ezaugarri nagusiak, enpresa gisa dugun existentziaren benetako arrazoia. Bezeroek beti erantzun digute gugan konfiantza jarriz, eta eskerrak eman nahi dizkiet Ondoanekin izan duten leialtasunarengatik, lankidetzarengatik eta ulermenarengatik.

Ez nituzke lerro hauek amaitu nahi Ondoango belaunaldi berriei utziko diegun ondarea aipatu barik. Garrantzitsua bada txanda hartzen duten pertsonek euren lanarekin ilusioa izatea eta Ondoan eurena dela sentitzea, garrantzitsua da, baita ere, epe luzerako ikuspegia izatea, esperientzia arrakastatsua berrargitaratzea pentsatzea, beste 40 urtez gutxienez, eta gure filosofiatik datorren espirituarekin egitea, hau da, gure bezeroekiko gertutasunarekin eta hurbiltasunarekin (“Ondoan Close Solutions”), eta ikasteko etengabeko grinarekin, eta ikasteko eta balio-proposamen berriak, soluzio berriak, emateko ezagutza eskuratzeko etengabeko ahaleginarekin. Horrek guztiak proiektu jasangarria eraikitzen jarraitzea ekarriko du, esanahi guztietan, pertsonak protagonista izanda.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. LowLoop: Deskarbonizazio industrialerako soluzio digitalak

16/04/2024


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. SUTEA: PCI instalazioen egiaztapena Errealitate Areagotuaren eta Errealitate Birtualaren bidez

11/03/2024


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. N0WASTE: Elikagaien hondakinen murrizketa eta balorizazioa

07/03/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu