Talentu gaztearen bultzada abangoardiako teknologietan
22/07/2022
ONDOAN barne hartzen duen MONDRAGON Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak, abangoardiako teknologietan talentu gaztea txertatzea ardatz duen E3+ (Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz+) proiektua abiarazi du. Langabezian dauden gazte tituludunen ezagutza enpresen berrikuntza teknologikoko prozesuekin uztartzera bideratutako ekimena da, erronka teknologiko edo merkatu jakin bati erantzuten dioten eta abangoardiako teknologiak aplikatuz gauzatu daitezkeen proiektuak gauzatzeko. Orain arte, 22 lanpostu eskaini dira.
Proiektuan parte hartzeko, hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte: 30 urtetik beherakoak izatea, langabezian eta LANBIDEn (Euskal Enplegu Zerbitzua) izena emanda egotea eta unibertsitateko erdi- edo goi-mailako titulu ofiziala izatea. Baldintza horiek betetzen dituztenei, E3+ek hamabi hilabeteko hasierako iraupena duen kontratua eskaintzen die, eta, epe horretan, abangoardiako teknologiak aplikatzeko proiektuetan parte hartuko dute, baita ondoren enpresan finkatzeko aukera ere.
Osagarri gisa, E3+ proiektuaren lan-planak zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntza barne hartzen du, hala nola talde-lana, informazioa eta komunikazioa, arazoak konpontzera, erabakiak hartzera eta lanean inplikatzera bideratutako pentsamendua, plangintza eta antolamendua lanean eta ikuspegi globala.
ONDOANez gain, Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioko enpresa elkartuen artean KREAN, LKS, ALECOP, MONDRAGON LINGUA, MONDRAGON SISTEMAS DE INFORMACIÓN, SARETEKNIKA, GSR, ABANTAIL edo ISEA daude, besteak beste. Oro har, Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisio hori zerbitzu-enpresen benetako “klusterra” da; 2021ean 209 milioi eurotik gorako jarduera-bolumena izan zuen, eta 2.415 pertsonari eman zien lana.
Nola iritsi enplegu-eskaintzetara
Gaur egun, 22 lan-eskaintza daude esteka honetan: https://www.elkarbide.com/es/content/proyecto-e3
E3+ proiektuan parte hartu nahi dutenek E3@isea.eus helbide elektronikora bidali beharko dute hautagaitza.
Bidalketan, CVa erantsi beharko dute, bai eta euren eskaeraren xede den lan-eskaintza espezifikoaren erreferentzia ere.
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK

03/04/2025

LOWLOOP: Soluzio digitalak industriaren deskarbonizaziorantz aurrera egiteko
14/03/2025

11/03/2025
Kategoriak
Artxiboa
- 2025(e)ko apirila
- 2025(e)ko martxoa
- 2025(e)ko otsaila
- 2025(e)ko urtarrila
- 2024(e)ko abendua
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
Tweet
ONDOAN BERRIAK

03/04/2025

LOWLOOP: Soluzio digitalak industriaren deskarbonizaziorantz aurrera egiteko
14/03/2025

11/03/2025