Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek klimatizazio, suteen aurkako babes eta iturgintza instalazioak egingo ditu Donostian egongo den Hilton Hotelerako

27/01/2025

ONDOANek klimatizazio, suteen aurkako babes eta iturgintza instalazioak egingo ditu Donostian egongo den Hilton Hotelerako

ONDOAN klimatizazio-instalazioak, Suteen Aurkako Babesa eta iturgintzako uraren banaketa orokorra egiten ari da Hilton kateak Arte Ederren eraikinean, Donostiako arkitektura-ikurretako batean, kudeatuko duen hotel berrian. Sadek sustatutako eta Sukiak eraikitako hotel berriak 82 logela, taberna, jatetxea eta lurpeko hiru solairuko aparkaleku robotizatua izango ditu.

Eraikinaren klimatizazioa, lau hodiko banaketa-sistemaren bidez ur hotza eta beroa ematen duen instalazio geotermiko berritzaile batean oinarrituko da. Energia-errendimendua bermatzeko, aireztapen sistemak aire beroaren berreskuratzaileak eta hoteleko solairu bakoitzean egongo diren klimatizagailuak ditu.

Suteen aurkako babesari dagokionez, bai hotelak bai aparkaleku robotizatuak ur lainoztatu bidezko itzaltze automatikoko sistemak izango dituzte. Gainera, hornitutako sute-ahoak ur lainoztatu sistemako presio-grupoak elikatuko ditu, eraginkortasun eta segurtasun handiena ziurtatuz.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOAN, Serveo enpresarekin ABEEan, Bilboko Portuko azpiegituren mantentze lanen esleipenduna

29/04/2026


ONDOANek trantsizio berderako estrategiak partekatu ditu Europako baSE proiektuaren jardunaldi batean

20/04/2026


LOWLOOP: Industriaren deskarbonizaziorantz aurrera egiteko soluzio digitalak

14/04/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu