Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

E-SENSE: Agente biologikoen on-site detekzioa, osasuneko segurtasuna hobetzeko

10/02/2025

E-SENSE: Agente biologikoen on-site detekzioa, osasuneko segurtasuna hobetzeko

Ondoan Servicios-ek, Barruko Airearen Kalitatearekin eta osasunaren prebentzioarekin erlazionatutako jarduera eremutik, E-SENSE izeneko I+G+B proiektuaren garapenean parte hartzen jarraitzen du.

Mikrofluidikako gailuak diseinatzen eta fabrikatzen dituen Microliquid enpresa buru den proiektuan sentsore mikrofluidikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko teknologia berriei eta osasuneko segurtasunarekin erlazionatutako agente biologikoak on-site detektatzeko neurketa printzipio berriei buruz ikertzen da, bi erabilera kasutarako: alde batetik, nekazaritzako elikagaien industria, eta, horretarako, partzuergoan esnekiak egiten dituen Vascolac enpresaren partaidetza du; eta, bestetik, Ondoan Servicios-en parte-hartzea duen azpiegituren eta instalazioen mantentze-lanetarako sektorea.

E-Sense Gaikerrekin eta Teknikerrekin lankidetzan gauzatzen da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro gisa, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren eta Europar Batasunaren (EGEF) finantzaketa jaso du.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Natxituako (Bizkaia) Haizeder ikastetxearen modernizazio integralean parte hartuko du

28/07/2026


ONDOANek Donostia International Physics Centerren (DIPC) eraikin berriaren garapenean parte hartu du

21/07/2026


ONDOANek Bilbon dagoen Deustuko Udal Kiroldegiaren birgaitze energetikoa egingo du

15/07/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu