Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek energia-eraginkortasuna bultzatzen du ETEen lehiakortasuna hobetzeko, BBVAren eta Crónica Vascaren topaketan

30/10/2025

ONDOANek energia-eraginkortasuna bultzatzen du ETEen lehiakortasuna hobetzeko, BBVAren eta Crónica Vascaren topaketan

BBVAk eta Crónica Vascak “Energia-eraginkortasunean inbertitu, zure ETEaren lehiakortasuna bultzatu” izenburupean antolatutako topaketan, Larraitz Egiguren ONDOANeko Energia Proiektuen koordinatzaileak, ETEei energia eredu eraginkorragoak eta jasangarriagoak lortzeko trantsizioan laguntzeko orduan ONDOANek dituen esperientzia eta ikuspegia partekatu zituen. Foroak finantza eta enpresa arloko ordezkariak bildu zituen, enpresa txiki eta ertainek euren estrategia korporatiboan energia-eraginkortasuna integratu dezaketen moduari buruzko ikuspegi praktikoa emateko, ez bakarrik arauzko betebehar gisa, baita errentagarritasuna eta lehiakortasuna hobetzen dituen erabaki gisa ere.

Bere hitzaldian Larraitz Egigurenek azpimarratu zuenez, “euskal ETEak energia-eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan inbertitzen ari dira, eta jasangarritasunaz hitz egitetik erabaki errealak eta ukigarriak hartzera igaro dira. Jada ez dute irudi edo betebehar gisa ikusten, benetako negozio estrategia gisa baizik”. Ildo horretan, gaineratu zuenez “energiaren kontsumoa murrizteak energiaren faktura murriztea dakar, eta, beraz, lehiakortasuna eta merkatuko posizioa hobetzea”.

Bere esperientziatik, ONDOANek energia-eraginkortasunerako proiektuak modu integralean lantzen dituela zehaztu zuen. “Hasierako egoera zein den aztertzen dugu, instalazioetan bertan energia-diagnostikoa egiten dugu, ingeniaritzaren ikuspegitik soluzio teknikorik onena bilatzen dugu, instalazioak egikaritzen ditugu eta energia-jarraipena zein mantentze-lanak egiteko zerbitzua ematen dugu”, azpimarratu zuen.

Gainera, Energia Aurrezteko Ziurtagirien Sistemaren (CAE) garrantzia nabarmendu zuen, “enpresei euren jardueretatik eratorritako energia-aurrezkiak monetizatzeko aukera ematen baitie, diru-laguntza izan edo ez”. Sistema horretan, ONDOAN arduratzen da bezeroentzako ziurtagiriak kalkulatu, dokumentatu eta kudeatzeaz.

Larraitz Egigurenekin batera, Josean Magaña BBVAko Finantzaketa eta Jasangarritasun kudeatzaileak eta Lucía Fierro alegria-activityko Komunikazio Saileko bozeramaileak hartu zuten parte topaketan. Alberto Lardiés Crónica Vascako zuzendariak moderatutako eztabaidari esker, hainbat ikuspuntutatik egiaztatu ahal izan zen berrikuntza teknologikoa, finantzaketa espezializatua eta adituen laguntza funtsezko hiru faktore direla energia-trantsizioan aurrera egiteko.

Eskuratu albiste osoa eta topaketaren bideoak hemen klik eginez.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek energia-eraginkortasuna bultzatzen du ETEen lehiakortasuna hobetzeko, BBVAren eta Crónica Vascaren topaketan

30/10/2025


ONDOANek Atlantic Green Hub-en, ingurumen berrikuntzarako ardatz atlantikoaren topagune berrian, hartu du parte

27/10/2025


ONDOANek Venta Altako, ura potabilizatzeko Bizkaiko instalazio nagusiko, eguzki-parkea handitzeko lanetan hartu du parte

13/10/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu