Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Astigarragako Travelodge hotel berriko Klimatizazio eta suteen aurkako babeseko (PCI) instalazioak egingo ditu

11/09/2026

ONDOANek Astigarragako Travelodge hotel berriko Klimatizazio eta suteen aurkako babeseko (PCI) instalazioak egingo ditu

ONDOAN Astigarragako (Gipuzkoa) Travelodge hotel berriko klimatizazio eta suteen aurkako babeseko (PCI) instalazioak egikaritzeko esleipenduna izan da. Hotela Amenabar Construccionesek sustatzen du Travelodge Eurohotelsentzat.

Proiektuak etorkizuneko establezimenduaren instalazioen egikaritze integrala jasotzen du, klimatizazio- eta aireztapen-sistemak, ur bero sanitarioaren (UBS) ekoizpena, eraikinaren kontrol zentralizatua eta suteen aurkako babesa barne hartuta, besteak beste.

Esleipen berri hau erreferentzia garrantzitsua da ONDOANentzat hotel-sektorean eta konplexutasun handiko proiektuei ikuspegi integraletik heltzeko duen gaitasuna indartzen du, energia-eraginkortasuna, erosotasuna, segurtasuna eta digitalizazioa konbinatuz.

Horrez gain, proiektua Mondragon Hospitality esparruan garatutako lanaren emaitza ere bada. ONDOANek parte hartzen duen ekimenaren helburua hotel-sektorerako soluzio integralak garatzea da, MONDRAGON Korporazioko kooperatiben eta enpresen gaitasun osagarriak balioan jarriz.

Proiektu berri honekin, Travelodgek Espainiako iparraldearekiko apustua indartzen du eta Euskadin duen presentzia sendotzen du. Konpainiak badu jada Travelodge Bilbao Sestao hotela eta Gipuzkoara iristeko prestatzen ari da orain.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Astigarragako Travelodge hotel berriko Klimatizazio eta suteen aurkako babeseko (PCI) instalazioak egingo ditu

11/09/2026


ONDOANek Natxituako (Bizkaia) Haizeder ikastetxearen modernizazio integralean parte hartuko du

28/07/2026


ONDOANek Donostia International Physics Centerren (DIPC) eraikin berriaren garapenean parte hartu du

21/07/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu