Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek DS Industry 2026n izandako parte-hartzeari buruzko balorazio positiboa egin du

09/11/2026

ONDOANek DS Industry 2026n izandako parte-hartzeari buruzko balorazio positiboa egin du

ONDOANek azaroaren 3tik 5era Bilbao Exhibition Centren (BEC) egindako deskarbonizazioari, energia-eraginkortasunari eta industriaren eraldaketa jasangarriari buruzko DS – Decarbonized & Sustainable Industry nazioarteko topaketaren lehen edizioan izan duen parte hartzeari buruzko balantze positiboa egin du.

ONDOAN, ACLIMA – Basque Environment Cluster-en stand-ean egon da, espazioa industria eraginkorrago, lehiakorrago eta jasangarriagorako soluzioak garatzearekin konprometitutako beste enpresa eta erakunde batzuekin partekatuz. Azoka honen lehenengo edizioak eskaini dituen topaketarako, ezagutza trukatzeko eta elkarlanerako aukerak baloratzen ditu, batez ere.

Erakusketa-jardunaldietan, ONDOANeko Energia Zerbitzuen arloko profesionalek enpresekin, bezeroekin, laguntzaileekin eta sektoreko adituekin ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute, baita konpainiak erakundeei euren energia-trantsizioko prozesuetan laguntzeko dituen gaitasunak ezagutarazteko ere.

DS Industryn izandako parte-hartzeak aukera eman dio ONDOANi energia-eraginkortasuna hobetzera, kontsumoak optimizatzera, isurketak murriztera eta teknologia jasangarriagoak txertatzen laguntzera bideratuta dagoen eta instalazio industrialen deskarbonizaziorako bere soluzio- eta zerbitzu-eskaintza integrala nabarmentzeko.

Bilbao Exhibition Centrek antolatuta, DS Industryren lehenengo edizioak industria-enpresak, teknologia-hornitzaileak, ingeniaritza-enpresak, zentro teknologikoak eta jasangarritasunean eta ingurumen-kudeaketan espezializatutako erakundeak bildu ditu.

Azokak industria-eraldaketaren erronka nagusietako batzuk landu ditu, hala nola energia-kontsumoaren deskarbonizazioa, prozesuen elektrifikazioa, energia berriztagarrien aprobetxamendua, ekonomia zirkularra, teknologia garbiak eta energia- eta ingurumen-kudeaketari aplikatutako digitalizazioa.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek DS Industry 2026n izandako parte-hartzeari buruzko balorazio positiboa egin du

09/11/2026


ONDOANek amaitu du Eibarko Industrien Ekosarea 2026 programako aholkularitza teknikoa

05/11/2026


ONDOANek bere deskarbonizazioko eta energia-eraginkortasuneko soluzioak aurkeztuko ditu DS Industry 2026an

02/11/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu