Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Barakaldoko San Eloy Ospitaleko klimatizazio-instalazioak berrituko ditu

23/11/2026

ONDOANek Barakaldoko San Eloy Ospitaleko klimatizazio-instalazioak berrituko ditu

ONDOANek Osakidetzaren Barakaldoko San Eloy Ospitaleko hainbat arlotako klimatizazio-instalazioen berritze-obrak egingo ditu. Jarduketak zentroaren azpiegituren modernizazio garrantzitsua ekarriko du, hotz-ekoizpenean, aire-tratamendurako unitateetan eta horiei lotutako instalazio hidrauliko, elektriko eta kontrolekoetan esku hartuz.

Lan nagusien artean, hotz-ekoizpenaren berriztapena nabarmentzen da, energia-eraginkortasun handiko hoztailu berri bat instalatuz eta dauden ekipoetako bat eguneratuz. Erreformak abiadura aldakorreko ponpaketa-sistema berriak, inertzia-biltegiak eta banaketa-sare hidraulikoaren zati baten berriztapena ere jasoko ditu, instalazio multzoaren errendimendua eta eraginkortasuna optimizatzeko helburuarekin.

Garrantzi berezia izango du ebakuntza-blokean egingo den esku-hartzeak; bertan, ONDOANek 3.600 m³/h-ko aire-tratamendurako bi unitate (ATU) berri instalatuko ditu ebakuntza-geletarako, bai eta gainerako arloetara bideratutako 9.250 m³/h-ko beste unitate bat ere. Jarduketa espazio erantsietara, esterilizaziora eta aldageletara ere zabalduko da, horien beharretara egokitutako ekipo espezifikoak txertatuz.

Instalazio berriek iragazte, hezetze, energia-berreskurapen eta ingurumen-baldintzen erregulaziorako sistema aurreratuak izango dituzte, ospitale inguruneei dagozkien eskakizun teknikoekin bat etorriz. Proiektuak, halaber, HEPA iragazkiak jasotzen ditu modulu jakin batzuetan, baita energia-berreskurapeneko eraginkortasun handiko sistemak ere.

Modernizazio teknologikoa eta energia-eraginkortasuna

Esku-hartzeak instalazio elektrikoen berriztapena eta eraikinaren gainbegiraketa eta kontrol zentralizatuko sistemaren hedapena ere jasoko ditu; horri esker, klimatizazio-ekipo nagusiak modu integratuan kudeatu, haien funtzionamendu-baldintzak monitorizatu eta energia-kontsumoei buruzko informazioa eskuratu ahal izango da.

Erregulaziorako eta kontrolerako teknologia berrien txertaketak, eraginkortasun handiko ekipoekin eta energia-neurketako sistemekin batera, instalazioen kudeaketa hobetzen, kontsumoak optimizatzen eta mantentze-lanak errazten lagunduko du.

Proiektuaren erronka nagusietako bat obren egikaritzea ospitalearen asistentzia-jarduerarekin bateragarri egitea izango da. Horretarako, ONDOANek zentroko mantentze-arduradunekin koordinatuko ditu lanak, esku-hartzeak planifikatuz pazienteekiko, profesionalekiko eta ospitaleko zerbitzuekiko eragina ahalik eta gehien murrizteko. Asistentzia-beharrek hala eskatzen dutenean, zenbait jarduketa arratsaldez, gauez edo asteburuetan egin daitezke.

Esleipen berri horrekin, ONDOANek osasun-sektorean duen esperientzia sendotzen du, ospitale-instalazioetarako klimatizazio, energia-eraginkortasun eta kontroleko soluzio integralak eskainiz; izan ere, horietan, sistemen fidagarritasuna, ingurumen-kalitatea eta zerbitzuaren jarraipena funtsezko eskakizunak dira.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Barakaldoko San Eloy Ospitaleko klimatizazio-instalazioak berrituko ditu

23/11/2026


ONDOANek DS Industry 2026n izandako parte-hartzeari buruzko balorazio positiboa egin du

09/11/2026


ONDOANek amaitu du Eibarko Industrien Ekosarea 2026 programako aholkularitza teknikoa

05/11/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu