Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Energia garbi eta jasangarrien sektorean lankidetza-sare bat sortzeko Europa mailako SECOVE proiektuan parte hartzen ari da ONDOAN

23/09/2022

Energia garbi eta jasangarrien sektorean lankidetza-sare bat sortzeko Europa mailako SECOVE proiektuan parte hartzen ari da ONDOAN

Duela gutxi, Erasmus+ Programaren barruan dagoen Europa mailako SECOVE proiektua abian jartzeko bileran parte hartu du ONDOANek. Datozen lau urteetan gauzatuko da, energia garbi eta jasangarrien sektorean Lanbide Bikaintasuneko Zentroen (LBZ/CoVE) arteko lankidetza-sarea ezartzeko helburuarekin. ONDOAN proiektuaren parte da, Txorierri Politeknikoa prestakuntza-zentroarekin eta GAIArekin, Euskadiko Ezagutzaren Industriaren eta Teknologia Aplikatuaren Klusterrarekin, lankidetzan.

Proiektuaren muina LBZ/CoVEak eta SECOVE plataforma Europako 5 herrialdetan (Grezia, Espainia, Italia, Eslovakia eta Portugal) ezartzea da. Plataforma horrek tokiko eta nazioz gaindiko elkarrizketa egituratua erraztuko du, herrialde guztietan komuna izango den ikuspegi europarra bermatzeko.

Gauzatu beharreko jardueren artean hauek nabarmentzen dira: LHko zentroei energia jasangarriaren lan-merkatuaren beharrei egokiago erantzuteko aukera emango dien hezkuntza-materiala ekoiztea, LHko ikastetxeen, industriaren eta erakundeen arteko sinergiak sustatzea, emakumeekiko ikuspegi inklusiboa eta erakargarria sustatzea LHn, eta hezkuntzan eta lanbide-heziketan kalitatearen eta berrikuntzaren kultura txertatzea.

Erasmus+, Europan hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola bultzatzeko EBren programa da. 2021-2027 aldirako, programak gizarteratzea, trantsizio ekologikoa eta digitala, eta gazteen partaidetza bizitza demokratikoan sustatzea azpimarratzen du bereziki.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


URVEN Solutions-ek Mallorcan dagoen Moeve fotolinera baterako eguzki markesina bat garatu du

18/05/2026


ONDOAN, Serveo enpresarekin ABEEan, Bilboko Portuko azpiegituren mantentze lanen esleipenduna

29/04/2026


ONDOANek trantsizio berderako estrategiak partekatu ditu Europako baSE proiektuaren jardunaldi batean

20/04/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu