Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ORGAUS SYSTEMS Bilbao Exhibition Centreko eguzki-instalazio fotovoltaikoa handitzeko proiektua gauzatzen ari da

21/10/2022

ORGAUS SYSTEMS Bilbao Exhibition Centreko eguzki-instalazio fotovoltaikoa handitzeko proiektua gauzatzen ari da

ORGAUS SYSTEMS, ONDOAN taldeko enpresa, Bilbao Exhibition Centreko (BEC) estalkian instalatutako eguzki-planta fotovoltaikoa handitzeko proiektua gauzatzen ari da. Helburua egituraren potentzia-ahalmena handitzea da, megawatt batera iritsi arte. Horri esker, BECek bere energiaren %10 eta %12 arteko autohornikuntza-maila izango du, 2004an instalatu zen plantaren edukierari gehituz.

ORGAUS SYSTEMSek eman dizkio jada BECi proiektua gauzatzeko behar diren eguzki-panelak. Hurrengo pausoak urriaren amaieran emango dira, egiturari dagozkion materialak entregatzen direnean. Handik egun gutxira, material hori estalkira igoko da. Elementu horiek batu ondoren, hiru hilabete inguru iraungo duen instalazioaren muntaketari ekingo zaio.

Sorgailu fotovoltaikoak 6. pabiloiaren estalkian 10 graduko inklinazioa duten egituretan jarriko dira. Guztira, 550 kW-eko 1.850 eguzki-plaka instalatuko dira, 900 kW-ko potentziako energia elektrikoa sortzeko, soberakinik gabeko autokontsumorako. Aurreikusten denez, proiektua 2023ko martxoan egongo da martxan.

BECek eguzki-planta bat du 2004az geroztik martxan, hau da, esparrua martxan jarri zenetik. Eguzki-instalazio fotovoltaikoa sare elektrikoari konektatuta dago eta 99,8 kWp-eko potentzia instalatua du. Instalazio fotovoltaikoak sortutako energia sare elektrikoari saltzen zaio, eta sortze-puntuaren eta kontsumo-puntuaren arteko bat-etortzeak energia garraiatzeak dakartzan galerak saihesten ditu. Horregatik guztiagatik, elikadura energetiko iturria da, eta eragina du ingurumenaren hobekuntzan eta BECeko bezero eta erabiltzaileentzako aurrezpen ekonomikoan.

Proiektuaren aurkezpenean Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuak, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) Zuzendari Nagusiak eta Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreko Zuzendari Nagusiak hartu dute parte.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek klimatizazio eta PCI instalazioak osatu ditu EiTBren Bilboko plato berrian

18/11/2024


ONDOANek Aita Menni Ospitalean AArekin ezarritako bideogainbegiraketa sistema, arrakasta kasua Global Innovation Day 2024an

11/11/2024


ONDOANek bere karbono-aztarna kalkulatzen lagundu dio Surne Bilbao Basketi 23/24 denboraldian

04/11/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu