Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Ezarpena Iparlat-en. Animalien Ongizatearen Kudeaketa Sistema

08/01/2019

Ezarpena Iparlat-en. Animalien Ongizatearen Kudeaketa Sistema

ONDOAN aurrera eramaten ari den lana, erreferentzialean ezarritako irizpideen ezarpenerako eta esnea hornitzen duten abeltzainei auto-kontrolak egiteko sistematikaren diseinua eta gauzatzea da, WELFARE QUALITY eskakizunak betetzen direla bermatzeko eta egiaztatzeko. 

ONDOANek IPARLATekin, esne, esne eratorri eta landare-edari fabrikatzaile, ontziratzaile eta banatzailearekin, batera, WELFARE QUALITY® erreferentzialean oinarritutako Abeltzaintza Ustiategien Animalien Ongizatearen kudeaketa sistemaren diseinuan eta ezarpenean hartu du parte. Hori guztia, konpainia honek AENOR zigiluan eta Welfare Quality protokoloan, Europan gehien zabaldurik dagoena, ziurtapena eskuratzeko duen konpromisoaren ondorioa da. Protokolo hori da Animalien Ongizatearen esanahia zehazten duena, 4 printzipiotan oinarrituta: elikadura ona, egoteko leku ona, osasun ona eta jokabide egokia. Ezarpen hori BAI (Bienestar Animal IPARLAT) Ereduaren bitartez egiten da.

Prozesua 2019an zehar amaituko da, IPARLAT taldeak eta bere esne hornitzaileek Animalien Ongizatearen ziurtagiria lortzen dutenean. 

IPARLAT, Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako abeltzainen kooperatibak elkartu ondoren sortu zen, 1953an. Gaur egun ere, abeltzainak dira enpresaren erreferentziazko akziodunak. IPARLATek etengabeko lotura du lehen sektorearekin, abeltzaintza ustiategietan bilketa zuzena eginez. Horri esker, produkzio prozesu osoan presente dago, hasieratik, eta horrek produktuaren ezagutza eta haren kalitatearen bermea ematen dio.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek MITECOren Madrilgo egoitzako geotermia-sistema berria egikaritu du

02/10/2026


ONDOANek ULMA Architectural Solutionsen nabe berriko PCI instalazioak garatuko ditu

22/09/2026


ONDOANek Astigarragako Travelodge hotel berriko Klimatizazio eta suteen aurkako babeseko (PCI) instalazioak egingo ditu

11/09/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu