ONDOAN taldeak nazioartekotzeko pauso bat gehiago eman du, Ondoan Maroc erosita (% 100) eta Ondoan Egypt sortuta
29/11/2018
Ondoan Maroc erosi du (% 100) eta Ondoan Egypt sortu du
ONDOAN taldeak nazioartekotzeko pauso bat gehiago eman du, Mediterraneoan duen presentzia areagotuz
Ondoanek aurrerapauso handia eman du bere nazioartekotze-prozesuan; izan ere, Ondoan Maroc SAren % 100a erosi du eta filial bat sortu du Egipton, Ondoan Egypt LLC izenekoa.Mediterraneoko ekimen horiek bat egiten dute bere garaian taldeak Mexikon sortu zuen sozietatearekin.
Ondoanek Ondoan Maroc enpresaren jabetzaren % 45 zuen. Sozietate hori Marokoko bazkide batekin eginiko joint-venturebaten bidez sortu zen.Orain, kapital osoa bere esku duela, konpainiaren erabateko kontrola lortu du, eta horrek aukera emango dio Afrika iparraldeko herrialdeko merkatuan barrurago sartzeko eta azken bezeroarekin harreman zuzena izateko.
Orain arte, enpresak jarduera handia izan du Marokoko merkatuan, bereziki suteen aurka babesteko sistemen arloan.Hala, Maroc Phosphore 1 eta 2 proiektuetan parte hartu du, OCPk Safin duen Kimika Gunean. Konpainia horrentzat lan egin zuen, halaber, Jorf Lasfar Gunean.Era berean, Jorf Lasfar portuan zerbitzu ematen dio PHBri, eta Jorf Lasfar Guneko Maroc Phosphore III-IV sorkuntza-instalazioan INTECSA bezeroari.
Horrez gain, azpiegituren arloan –bereziki, tuneletan– eskuratu duen esperientzia guztiari esker, gaur egun konpainia Egipton ari da lanean, Suezko kanalaren azpiko Ismailiako tuneletan.Herrialde horretako lanez arduratu ahal izateko, konpainiak filial bat sortu du bertan, Ondoan Egypt izenekoa. Filial hori arduratuko da, halaber, inguruko merkataritza-jardueraz.
Bestetik, hiru urtez Mexikon egon ostean, Ondoan herrialde horretarako askotariko proiektuak egiten ari da une honetan. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, lekua hauetan jarriko diren suteen aurkako sistemak: Coatzacoalcos tunela, Altamirako kogenerazio-instalazioak (Tamaulipas) eta San Juan del Ríokoak (Queretaro); baita Los Azufres ziklo konbinatua ere, Michoacanen.
Une honetan, Ondoan enpresa taldeak bost sozietate barne hartzen ditu: Ondoan S.Coop.,Ondoan Servicios, Ondoan AyC, Kelan etaOrgaus Systems. Egoitza Zamudion dago, baina bulegoak ditu hiru lurralde historikoetan, Madrilen, Palman, Eivissan, Mexikon, Marokon eta Egipton. Guztira, 350 pertsona baino gehiagok egiten dute lan Ondoan taldean.
Urte hauetan zehar, Ondoan taldeak pixkana zabaldu egin du energiaren eta ingurumenaren munduan egiten dituen jardueren esparrua. Hala, gaur egun bost arlo nagusitan dago egituratuta: instalazioen ingeniaritza; ingurumena eta laneko segurtasun eta osasuna; mantentze-lanak eta zerbitzuak; barneko ingurumenaren kalitatea; eta energia-zerbitzuak.
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK

03/02/2025

27/01/2025

HEERRIA: Hidrogeno zentraletarako kontrol sistema integratua
17/01/2025
Kategoriak
Artxiboa
- 2025(e)ko otsaila
- 2025(e)ko urtarrila
- 2024(e)ko abendua
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
Tweet
ONDOAN BERRIAK

03/02/2025

27/01/2025

HEERRIA: Hidrogeno zentraletarako kontrol sistema integratua
17/01/2025