Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. AUTOBIM: puntu-hodeietako patroien ezagutzea BIM modelaketa erdiautomatikorako

25/02/2022

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. AUTOBIM: puntu-hodeietako patroien ezagutzea BIM modelaketa erdiautomatikorako

ONDOANek AUTOBIM proiektuaren garapenean hartzen du parte. Proiektu horren helburua BIM modelaketa-prozesuari laguntzeko web plataforma sortzea da, aldez aurretik industria-eraikinetako hodeietan patroiak detektatuz.

Proiektua abian jarri den lehenengo urtean zehar, sistemaren zehaztapenak identifikatu eta aztertzera bideratu da lana. Hori guztia, puntu-hodeiaren eskaneatzearen definizioari eta aurreprozesuari, aldez aurretik aurkitutako puntu-hodeiarekin BIM objektua sortzeko prozesuari, eta BIM ereduaren gaineko instalazioen semantizazioaren definizioari eta ezaugarriei dagokienez erabiltzaileak dituen eskakizunak kontuan hartuta.

Proiektua, TECSA enpresa eraikitzailearen gidaritzapean ari da garatzen Ondoan Servicios, Tecnaliaren laguntzarekin, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile gisa. AUTOBIM, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen SPRIren I+Grako Hazitek laguntzen programaren bidez finantzatzen da.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek MITECOren Madrilgo egoitzako geotermia-sistema berria egikaritu du

02/10/2026


ONDOANek ULMA Architectural Solutionsen nabe berriko PCI instalazioak garatuko ditu

22/09/2026


ONDOANek Astigarragako Travelodge hotel berriko Klimatizazio eta suteen aurkako babeseko (PCI) instalazioak egingo ditu

11/09/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu