Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. e-DISTRICT: Industria-guneen eraldaketa Zero Emisio Barrutietan

24/02/2022

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. e-DISTRICT: Industria-guneen eraldaketa Zero Emisio Barrutietan

ONDOANek e-DISTRICT proiektuan hartzen du parte. I+G+b proiektu horren helburua, industria-guneak, tokiko energia-komunitateak osatuko dituzten Zero Emisio Barruti bihurtzea da. Horretarako, proiektuaren ardura duen partzuergoa energia arloko soluzio jasangarriak garatzeaz arduratzen da, bai eta energia berriztagarria sortzeaz —eguzki-energia eta energia fotovoltaikoa—, biltegiratzeaz eta energia kudeatzeaz ere.

Horrela, e-DISTRICTek hiri-ingurune industrialetan ustiatu nahi du banatutako sorkuntza, beroa eta elektrizitatea sortzeko, fatxadetan, estalkietan eta hiri-azalera irradiatuenetan instalatutako moduluen bidez, elektrizitatearen eta termiaren sorkuntza maximizatzeko. Halaber, errendimendu handiko eraikinen klimatizazio- eta erosotasun-soluzioak garatuko ditu, hiri-ingurune industrialean biltegiratze elektrikoa eta termikoa sartuz.

Hori guztia osatzeko, hiri eta energia-komunitate mailako energia kudeatzeko sistema garatu da, sistema globala optimizatzeko eskaria, kontsumoa eta biltegiratzea kudeatzea ahalbidetuko duen aurreikuspen-programa batean oinarrituta.

Proiektua Mercedes Benz Españaren bultzadarekin eta lidergoarekin gauzatzen da, eta ONDOAN Koop. elk., IDOM, ENDESA, Telur eta Aluminios Eibar enpresez gain, Tecnaliak ere hartzen du parte, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile den aldetik. E-DISTRICT, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen SPRIren I+Grako Hazitek laguntzen programaren bidez finantzatzen da.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu