Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. Euskal papergintza sektorearen ekonomia zirkularrerako trantsiziorako REPAPEL proiektuaren aurrerapausoak

07/02/2023

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. Euskal papergintza sektorearen ekonomia zirkularrerako trantsiziorako REPAPEL proiektuaren aurrerapausoak

ONDOAN, REPAPEL proiektua garatzen duen enpresa-partzuergoaren buru da. Proiektu horren helburua euskal papergintza sektorean ekonomia zirkularra sustatzea da, orearen eta paperaren hondakin-korronteetan dauden balio erantsiko konposatuak berreskuratuz eta erabiliz.

2022an, papergintzako bost hondakin-korronte eta azpiproduktu balioztatzeko teknologia berriak ebaluatzeko aukera emango duten pilotu-eskalako erakusleak garatzen egin zen lan: biohondakinen balorizaziotik datozen errautsak; dreg-ak eta kaustifikazio-lohiak; likore beltza; eta hainbat sektoretako efluenteen in situ tratamenduaren lohiak:

  • Paperaren sektorean bertan, hondakin-uren tratamenduan, lohien egokitzapenean eta fabrikazio-prozesuan erabil daitezkeen flokulatzaileak sortuz.
  • Eraikuntzan, hormigoia eta asfaltoa fabrikatzeko bigarren mailako lehengaiak lortuz, hala nola errauts karbonatatuak, likore beltzetik sortutako bioligatzaileak, kaustifikazio-prozesuan lortutako kareharrizko lohiak eta dreg-ak.
  • Uren tratamenduan, lohietatik ateratako ligninatik edo likore beltza azpiproduktutik flokulatzaileak sortuz; hondakin-urak tratatzeko eta araztegiko lohiak egokitzeko erabil daitezke.
  • Sektore kimikoan, merkatu-potentzial handiko produktu bat formulatuz, 2,3-butanodiola (2,3-BDO), besteak beste

Proiektuaren ardura duen partzuergoak papergintzaren sektoreko balio-kate osoa batzen du, izan ere, ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren esparruan estrategia komuna partekatzen du. Nazioartean erreferentzia diren bi fabrikatzaile barne hartzen ditu, hala nola SMURFIT KAPPA Nervión eta Zubialde, bai eta ingeniaritzaren (ONDOAN, TSK, Ekotek), hondakinen tratamenduaren (Sader), asfaltoaren (Kanpezu eta Asfaltia), hormigoiaren (Prefabricados Etxeberria) eta kimikaren (Feralco eta Biosyncaucho) sektoreetan lider diren konpainiak ere.

Aclimaren, Tecnalia Research & Innovationen eta CEITen laguntza ere badu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile diren aldetik, bai eta Euskadiko Paperaren Klusterraren laguntza ere.

REPAPEL hiru urteko (2021-23) iraupena duen I+G proiektua da, 4,5 milioi euroko aurrekontua du, eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du SPRI Taldearen HAZITEK programaren bitartez, proiektu estrategikoen kategoriaren barruan.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


Amaitu da elikagaien hondakinak murrizteko eta balorizatzeko teknologia berriak garatzeko ONDOAN buru izan den N0Waste proiektua

03/02/2025


ONDOANek klimatizazio, suteen aurkako babes eta iturgintza instalazioak egingo ditu Donostian egongo den Hilton Hotelerako

27/01/2025


HEERRIA: Hidrogeno zentraletarako kontrol sistema integratua

17/01/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu