Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. MORES: Hiri-karraskarien izurriteak kontrolatzeko jaki-ontzien sareen monitorizazioa

01/02/2023

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. MORES: Hiri-karraskarien izurriteak kontrolatzeko jaki-ontzien sareen monitorizazioa

ONDOAN SERVICIOS, ingurumen-osasunarekin lotutako zerbitzuak eskeintzen dituen enpresa gisa, eta KEMELTRON AUTOMATION, IoT sistema txertatuen eta komunikazioen garapenean adituak, MORES proiektua garatzen ari dira, ISEA Zentroaren laguntzarekin.

Proiektuaren helburua espazio jakin bateko izurriteak kontrolatzeko erabiltzen diren gailuen sarea monitorizatzea da, kontrol zentraleko postu batetik karraskarien presentzia detektatuz eta kontrolatuz. Horretarako, honako hauek garatu behar dira: karraskariak dauden sentsorea, gailu bakoitzean jarriko dena; informazioa transmititzeko komunikazioen IoT sarea; eta hodeian dagoen kontrol-postua, informazioa grafikoki bildu eta alarmak sortuko dituena. Horrela, MORES sistemak Eraldaketa Digitalaren printzipioak izurriteen kontrolaren sektorera eramango ditu, giza monitorizazioko milaka ordu aurreztuz, erantzuteko denbora hobetuz eta produktu rodentiziden ingurumen-inpaktua murriztuz.

Proiektu hau urrats bat da hiri adimendunaren norabidean edo smart city. Ezkutuko teknologia da, hirien azpiegituren eta eraikinen lurpeko mailan jarduten duena, eta zenbat eta hobeto funtzionatu, gardenagoa da herritarrentzat. Eta, hala ere, funtsezkoa izango da Ingurumen Osasuna eta bertako biztanleei kalitate hobea emateko.

MORES proiektuak Hazitek programaren finantzaketa jaso du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarena, bai eta Europar Batasunarena ere (EGEF).

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek osasun arloko erronka energetikoei buruzko ikuspegia partekatu du SEDISAren eta AEIHren jardunaldi batean

03/12/2025


ONDOANek arrakasta handiz aurkeztu ditu URVEN Solutionsen markesina fotovoltaikoak GENERA 2025ean

26/11/2025


ONDOANek energia-eraginkortasuna bultzatzen du ETEen lehiakortasuna hobetzeko, BBVAren eta Crónica Vascaren topaketan

30/10/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu