Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. MAINTENANCE 4.0: Instalazioen mantentze-lanetarako ekosistema digital aditua

14/09/2020

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. MAINTENANCE 4.0: Instalazioen mantentze-lanetarako ekosistema digital aditua

ONDOAN Maintenance 4.0 proiektuaren buru da. 4.0 Industriako I+G ekimen hori SPRIk finantzatzen du HAZI­TEK programaren esparruan, eta Sarenetek, AGM Soft-ek eta ZYLKk ere laguntzen dute. Helburua, zerbitzuen sektoreari, klimatizazio-instalazioetan dauden aktibo elektromekanikoen portaera energetikoa eta mekanikoa monitorizatzeko, aztertzeko eta aurreikusteko gai izango den 4.0 Mantentze-lanetako tresna ematea da. Horretarako, mantentze-lanen plangintzari, kudeaketari eta kontrolari euskarria emango dion ekosistema digital aditua garatu nahi da, mantentze prediktiboko planak eramanez.

4.0 Mantentze-lan hori BIM (Building Information Modeling) teknologiarekin eta Business Intelligence-rekin erlazionatuta dago, datuak aztertzeko Big Data tekniken erabilerari esker. Proiektuak monitorizazio adimenduna ere barne hartzen du IoT teknologia txertatuz. Era berean, datuen tratamendurako Web Semantikoa eta simulazioak eta iragarpenak lortzeko IA tresnak ere jasotzen ditu.

Ekimen horren garapenarekin, ONDOANek, datuen atzematean eta azterketan oinarritutako zerbitzu gehigarria eskaini nahi die bezeroei. “Serbitizazio” kontzeptuak barne hartuko dituen negozio-eredua eskaintzea; joera horretara bideratzen da instalazioen etorkizuneko kudeaketa. Zerbitzu-mota berri hori gero eta gehiago aplikatzen dute ekipamenduen fabrikatzaileek; izan ere, ekipamenduak saltzeaz gain, behar bezala erabili eta mantentzeko funtzionamendurako datuak atzematearekin eta aztertzearekin erlazionatutako prestazioen eskaintza gehitzen dute. Emulatu egin daiteke, beren jarduera instalazio elektromekanikoen ingeniaritzan eta mantentze-lanetan zentratzen duten enpresek balio erantsi handiagoa izan dezaten.

Zerbitzua instalazioak kontrolatzeko eta kudeatzeko azpiegituraren bat duen edozein sistematan aplika daitekeen arren, kontrol-maila handia izanda ere, eguneroko kudeaketan jarduten duen langilerik ez duten tamaina ertaineko instalazioetan izan daiteke interesgarriena horien inplementazioa.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek klimatizazio eta PCI instalazioak osatu ditu EiTBren Bilboko plato berrian

18/11/2024


ONDOANek Aita Menni Ospitalean AArekin ezarritako bideogainbegiraketa sistema, arrakasta kasua Global Innovation Day 2024an

11/11/2024


ONDOANek bere karbono-aztarna kalkulatzen lagundu dio Surne Bilbao Basketi 23/24 denboraldian

04/11/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu