Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. TWIN 4.0: BIM biki digitala eta errealitate areagotua integratzen dituen mantentzea

11/09/2020

I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. TWIN 4.0: BIM biki digitala eta errealitate areagotua integratzen dituen mantentzea

Twin 4.0 Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen SPRI erakundeak finantzatutako ikerketa-proiektua da. Mantendu beharreko instalazioen BIM biki digitala mantentze-lanak kudeatzeko Sisteplant-en PRISMA tresnarekin eta Saltokiren ordezko piezen BIM liburutegiekin integratzen duen mantentze-plataforma garatzean datza, hori guztia Innovaek, proiektuaren lider den enpresak, mantentze-lanei laguntzeko garatu duen ahots bidezko gida-sistemaren eta errealitate areagotuaren bitartez. Plataforma garatzea Tecnaliaren ardura da, eta ONDOAN SERVICIOSek, mantentze-lanetan duen esperientziarekin eta Bilboko Euskalduna Jauregiko klimatizazio-instalazioetan pilotu baten garapena erraztuz laguntzen du plataforma garatzen.