Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Airearen kalitatea Malaga-Costa del Sol aireportuko klimatizazio-instalazioan

13/05/2021

Airearen kalitatea Malaga-Costa del Sol aireportuko klimatizazio-instalazioan

ONDOAN SERVICIOS enpresan konfiantza izan du Aenak, Málaga-Costa del Sol aireportuko klimatizazio-instalazioan airearen kalitatea erregulatzeko beharrezkoak diren mantentze-lanak egiteko. Horretarako, hainbat motatako jarduketak egin beharko dira, aireportuko aire girotuaren eta aireztapenaren sistema behar bezala garbitzeko eta desinfektatzeko.

Lehenik eta behin, klimatizazio-sistemen ebaluazio higienikoa egingo da UNE 100012 arauaren arabera (ikuskapen bisuala, mikrobiologikoa eta materia partikulatuarena), eta instalazioak garbitzeko eta desinfektatzeko eragiketak abiaraziko dira. Horren barruan sartzen dira makinak (klimatizagailuak, autonomoak, haizagailuak, erauzgailuak) eta hodien, sareten eta difusoreen sarea. Era berean, irekierak, tapak eta erregistro homologatuak gauzatzeko zerbitzua eskainiko da.

Malagako aireportuan egingo diren lanek terminaleko eraikin osoaren barruko ingurumen-kalitatearen ikuskapena ere barne hartuko dute, eta, bertan, gutxienez, 52 laginketa-puntu aurreikusten dira. Garbitzeko eta desinfektatzeko eragiketak UNE 100012 eta UNE 171330 araudiak bereziki kontuan hartuta eta errespetatuta egingo dira.

Azkenik, ONDOAN arduratuko da egindako zerbitzuaren laburpena, argazkiak, ziurtagiriak, analisiak eta tratatutako ekipoekin erlazionatutako dokumentazio grafikoa jasotzen dituzten txostenak egiteaz, eta baita oharrak eta iradokizunak egiteaz ere.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Natxituako (Bizkaia) Haizeder ikastetxearen modernizazio integralean parte hartuko du

28/07/2026


ONDOANek Donostia International Physics Centerren (DIPC) eraikin berriaren garapenean parte hartu du

21/07/2026


ONDOANek Bilbon dagoen Deustuko Udal Kiroldegiaren birgaitze energetikoa egingo du

15/07/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu