Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Instalazio mekanikoak eta elektrikoak Akelarre Hotel Berria Donostian

26/12/2016

Instalazio mekanikoak eta elektrikoak Akelarre Hotel Berria Donostian

Pedro Subijana sukaldariak Donostian daukan Akelarre Jatetxearen eraikinaren azpian daude 22 logela dituen 5 izarreko Akelarre Hoteleko bi solairu berriak. ONDOAN instalazio mekanikoak eta elektrikoak ari da egiten, eta bertan goi mailako kalitateko sistemak ari da jartzen. Horrela, Klimatizazio, Suteen kontrako Babes, Iturgintza, Eraldaketa Zentro eta Behe Tentsio Banaketa instalazioak egiten dago. Klimatizazioari dagokionez, logelek lurzoru erradiagarria eta abiadura aldakorreko 4 hodiko fan-coil izenekoak izango dituzte. Gune komunek, spak eta igerilekuak, dagokien klimatizagailua izango dute, eta baita aireztapeneko sistemak ere. Produkzio termikoa, ur hotza eta beroa, 2 hozkailuren, horietako bat energia berreskuratzeko sistemarekin, eta 2 galdararen bitartez gauzatuko da. Beste alde batetik, Osasunerako Ur Beroa sortzeko eta Igerilekuko Ura Berotzeko, huts-hodiko eguzki panel sistema osagarria instalatuko da.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Korrikan hartu du parte Parke Teknologikoko Zamudio/Derio campusetik igarotzean

30/03/2026


ONDOANek Europako LHko ikasleen bisita jaso du SECOVE proiektuaren esparruan

27/03/2026


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu