ONDOANek, nazioartekotzea, ezarpen berriak eta industria sektorean duen pisua indartuz ospatuko du bere 35. urteurrena
11/01/2017
Nazioartekotzearen gero eta pisu handiagoa, industria sektorearekin erlazionatutako jardueraren hazkundea eta ezarpen geografikoen hedapena dira ONDOANek datozen urteetarako markatu dituen ildo estrategikoen hiru oinarriak. Prozesu hori 2017an jarriko da martxan, sozietatearen 35. urteurrenarekin bat etorriz.
ONDOANek aurrera eraman duen gogoeta estrategikotik lortutako ondorioen parte diren jarduera horien bitartez, konpainiak beste posizionamendu batzuk bilatzen ditu gero eta konplexuagoa eta globalizatuagoa den eta, aldi berean gero eta espezializazio eta balio erantsi handiko soluzio teknologiko gehiago eskatzen dituen merkatuan.
Testuinguru horretan, ONDOANek gaur egun duen presentzia finkatu nahi du Mexikokoa bezalako merkatuetan. Bertan sozietatea eratu du dagoeneko, eta hasi da proiektuak eskaintzen eta gauzatzen. Halaber, industria sektorera zuzendutako zerbitzuen eskaintza handitzea ere bilatzen du, alor horretan esperientzia handia baitu, hainbat azpi-sektoretan aurrera eramandako ehunka proiektutan erakutsi duen bezala. Horrez gain, ONDOANetik lanean ari gara ezarpen geografiko berriak martxan jartzen, hainbat autonomia erkidegotan bulegoak eta ordezkaritzak irekiz.
2017an 35 urte beteko dira ONDOAN Koop. Elk., Ondoan Taldearen matrizea izan zen sozietatea, eratu zenetik. 1982an izan zuen abiapuntu horretarako eta proiektua finkatzeko, oso garrantzitsua izan zen, gaur egungo MONDRAGON Corporationen aurrekaria izan zen Euskadiko Kutxako Taldearen barruan kooperatiba gisa eratu izana. Sortzaileek emandako konfigurazioa “sustapenen sustapena” izan zen, hau da, behar bezala aurrera eramandako enpresaren edozein jarduerak beste enpresa bat eratzea eragin zezakeela. Ikuspegi horren garapenak, bere akatsak eta asmakizunak barne, Taldearen hazkundera eta aniztasunera eraman du.
35 urte hauetan, ONDOAN bere jarduera zabalduz joan da energiaren eta ingurumenaren munduan, jardueraren lau sail handitan egituratutako egungo antolakuntzara heldu arte: Instalazioen Ingeniaritza; Ingurumena eta Laneko Segurtasuna eta Osasuna; Mantentze lanak eta Zerbitzuak; eta Barne Ingurumen Kalitatea, Energia Zerbitzuekin osatuta.
Une honetan, ONDOANek bost sozietatek osatutako Enpresa Taldea osatzen du: Ondoan Koop. Elk., Ondoan Servicios, S.A., Ondoan AyC, S.L., Kelan, S.L. eta Orgaus Systems, S.L., eta bulegoak ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan, Madrilen, Mallorkako Palman-Illes Balearsen eta baita Mexikon eta Marokon ere.
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK
04/10/2024
27/09/2024
LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek
23/09/2024
Kategoriak
Artxiboa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
TweetONDOAN BERRIAK
04/10/2024
27/09/2024
LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek
23/09/2024