Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

“Kalitatea suteen aurkako segurtasunean: araudiaz haratago” Jardunaldiaren antolaketa

22/04/2024

“Kalitatea suteen aurkako segurtasunean: araudiaz haratago” Jardunaldiaren antolaketa

Joan den apirilaren 17an, Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoan, “Kalitatea suteen aurkako segurtasunean: araudiaz haratago” izeneko jardunaldia egin zen, ONDOANek eta Arrisku eta Istripuen Prebentziorako Behatokiak (OPRA) antolatuta. Bertan, industria-instalazioen Suteen Aurkako Babesa hobetzeko proposamenak aztertu eta egungo arauditik haratago doazen soluzio berritzaileak aurkeztu ziren.

Ekitaldiaren inaugurazioa Jorge Álvarez Garcés ONDOANeko zuzendari nagusiak egin zuen, Suteen Aurkako Babesaren arloan Taldeak duen sentsibilitatea nabarmenduz. Horrez gain, segurtasunaren eta prebentzioaren kulturasustatzearen garrantzia azpimarratu zuen, hori beharrezkoa baita suteen aurkako babesaren kalitatea hobetzeko, bai industrian, bai herritarren artean.

Jardunaldian parte hartu zutenen artean Francisco Javier Martín ONDOANeko PCIko arduraduna ere egon zen, eta araudiak ezarritako baldintzetatik haratago suteen aurkako sistemak hobetzeko erronkei buruz hitz egin zuen. Besteak beste, Grading metodoa nabarmendu zuen, edozein jarduera motaren arrisku-maila aztertzeko eta ebaluatzeko borondatezko sistema gisa, industria-establezimenduetan batez ere. Modu sistematiko, zintzo eta oso fidagarrian, dauden arriskuen aurreko baliabideen eraginkortasunean oinarritzen da. Behin establezimenduaren segurtasun-maila ezagututa, hobekuntza-programa errealistak ezartzeko aukera ematen du, zehazten diren helburuen arabera. Azken batean, beti dago sute-arriskuaren aurrean hobetzeko aukera.

Javier Larrea OPRAko presidenteak, Fernando Vigara JVVAko Senior Advisor eta Espainiako SFPEko Fellow Member-ak, ALLIANZeko Prebentzio Bulegoko Beatriz Martinezek eta Borja Palmak eta José María Sanz Yarritu RKL INTEGRALeko Co-founder eta CEOak ere hartu zuten parte jardunaldian. Bestalde, moderatzaile lanetan Pedro Anitua, Eusko Jaurlaritzako Larrialdien Aurreko eta Metorologiako zuzendaria izan zen etapatik ospe handia duen profesionala, eta Pedro Izaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Larrialdien Kudeaketako eta Babes Zibileko zuzendari nagusia aritu ziren.

Ekitaldian, Espainian PCIari buruzko legerian aldaketak sartzeko proposamena landu zen, eta hainbat puntu landu ziren, besteak beste, pertsonen kalteberatasuna aintzat hartuko duen, egungo kategorizazio-irizpideak aldatzea ekarriko duen, eta arrisku berriak, hala nola IFV eta litiozko bateriak, barne hartuko dituen eta, aldi berean, suteei buruzko estatistikak edukitzeko betebeharra ezarriko duen PCIaren ikuspegi berritik abiatuta egokitzeko beharra.

Halaber, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen esparruan Suteen Aurkako Babesa ere landu zen. Bertan, bi lege- eta arau-esparru bereizten dira: kodeetan (EKT, RSCIEI, RIPCI) ezarritako baldintzak betetzea eskatzen den eraikuntzakoa, eta LAPen Legeak suteen aurkako babes eraginkorra eskatzen duen lanekoa. Horretarako, sute-arriskuen azterketa egokian hautemandako beharrizanetan oinarritutako beharrezko sistemak ezarri behar dira, eta hori ez da guztiz bermatzen adierazitako legeria eta araudia betez.

Era berean, jardunaldiak aseguru-sektorearen testuingurua aztertzeko balio izan zuen, eta azpimarratu zen araudiak ezarritako baldintzak betetzeak ez duela esan nahi arriskua babestuta dagoenik, ezta neurriak eraginkorrak direnik ere. Horren aurrean, aseguru-etxeek beren arrisku-azterketak egiten dituzte, eta, horren ondorioz, arrisku-profila handiegia denean polizak egiteari uko egiten diote, araudia bete ala ez.

Azkenik, legeriak gaur egun PCI sistemen diseinuan, instalazioan eta mantentze-lanetan jartzen duen arreta aztertzeko tartea egon zen, eta agerian geratu zen arreta gutxiago jartzen dela operatibarekin zerikusia duten alderdietan. Digitalizazioa gero eta garrantzi eta indar gehiago hartzen ari den garai honetan hori ez da oso egokia, suteak kudeatzeko tresnek gero eta garrantzi handiagoa baitute.

Egunean zehar, sute-arriskuen gutxiespenean eta PCIari ematen zaion garrantzi txikian oinarritutako hausnarketak egin ziren. Testuinguru horretan, oso datu interesgarriak eman ziren, hala nola, Bizkaian, 2023an suteengatiko deiak 1.953 izan zirela. Dei horien % 55ak esku-hartzea behar izan zuen, eta 6 kasutan enpresa geldiarazi behar izan zen.

Amaieran, jendearen esku-hartzea izan zuen solasaldia egin zen, eta gai hauei buruzko gogoeta egin zen: araudia, eraikuntzako metodo eta material berrien joerak (dirudienez, sute-arrisku handiagoa sortuko dute), bateria elektrikoen eta hidrogeno-ekipoen babesa, PCI sistemen egoerak polizen prezioan duen eragina, eta teknikari eskudunaren eta suhiltzaileen zeregina.

Laburbilduz, Bizkaiko Foru Aldundiaren, JVVA Fire & Risk-en eta RKL Integral Safety & Security-ren lankidetza paregabearekin antolatutako oso jardunaldi interesgarria izan da.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek klimatizazio eta PCI instalazioak osatu ditu EiTBren Bilboko plato berrian

18/11/2024


ONDOANek Aita Menni Ospitalean AArekin ezarritako bideogainbegiraketa sistema, arrakasta kasua Global Innovation Day 2024an

11/11/2024


ONDOANek bere karbono-aztarna kalkulatzen lagundu dio Surne Bilbao Basketi 23/24 denboraldian

04/11/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu